Ikasleek mugikortasunaz hitz egin dute Legazpiko udal ordezkariekin
Legazpiko Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabal ikastetxeetako 1.097 ikasleren ordezkariak udal ordezkariekin bildu ziren atzo, mugikortasunaren inguruko konpromisoak eta proposamenak aurkezteko. Urte osoan zehar mugikortasun ohiturak eta oztopoak edota...
Legazpiko Domingo Agirre, Haztegi eta Olazabal ikastetxeetako 1.097 ikasleren ordezkariak udal ordezkariekin bildu ziren atzo, mugikortasunaren inguruko konpromisoak eta proposamenak aurkezteko.
Urte osoan zehar mugikortasun ohiturak eta oztopoak edota gai honetan udalak egin dituen lanak aztertu eta ezagutu dituzte, eta hainbat inkesta ere egin dituzte, besteak beste, kiroldegian.
Gazteek, euren aldetik, konpromisoak ere hartu dituzte, hala nola, ibiltzeko arauak errespetatzea edota garraio publikoan, oinez eta bizikletan ibiltzea.