Lazkaoko EAJk 16 kideko zerrenda aurkeztu du udal hauteskundeetarako
Lazkaoko EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak gaur eguerdian aurkeztu du maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako zerrenda. Hamasei hautagai dira, Patxi Albisu zerrendaburu dela. Azken 30 urteetan alderdi jeltzaletik alkate izan diren pertsona guztiak sartu dituzte: Patxi Albisu –egungo alkatea–, Felix Urkola, Inazio Estensoro eta Diego Gurrutxaga. Honakook osatu dute Lazkaoko EAJren hautagaitza, ordena honetan: 1. Patxi Albisu; 2. Ana Irastortza; 3. Inazio Estensoro; 4. Mila Madrazo; 5. Felix Urkola; 6. Amagoia Naldaiz; 7. Inazio Barandiaran; 8. Lurdes Garmendia; 9. Xabier Garmendia; 10. Agurtzane Lasa; 11. Mariano Altuna; 12. Angel Vazquez; 13. Maria Dolores Auzmendi; 14. Xabier Arrasate; 15. Ana Mari Igartzabal; 16. Diego Gurrutxaga. Patxi Albisu alkategaiak aurreratu du oraingo legealdiari jarraipena emateko asmoa du EAJren hautagaitzak, egun dauden zerbitzuak eta bizi-kalitatea mantenduz. “Indar guztia arlo ekonomikoan jarri behar dugu; baserritarrak, autonomoak eta enpresa txikiak laguntzea izango da gure helburua”. Kanpandegiko industrialdea “errealitate bihurtuko” dela gehitu du, baita herriko bi sarreratako errotondak ere. Etxebizitzaren alorrean alokairu sozialari egin dio erreferentzia. “Alokairu sozialeko etxeak egiteko kudeaketaren lidertza hartuko dugu, eta udalak sustatutako prezio adostuko etxeak egiten ere jarraituko dugu. Aurten bertan hasteko gai izango gara Larreategiko eremuan 49 etxebizitzarekin”. Legealdi honen hasieran, 2007an, Lazkaoko Udalak hartu zuen 1,7 milioi euroko zorra erabat kitatzea [...]
Lazkaoko EAJ Eusko Alderdi Jeltzaleak gaur eguerdian aurkeztu du maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako zerrenda. Hamasei hautagai dira, Patxi Albisu zerrendaburu dela. Azken 30 urteetan alderdi jeltzaletik alkate izan diren pertsona guztiak sartu dituzte: Patxi Albisu –egungo alkatea–, Felix Urkola, Inazio Estensoro eta Diego Gurrutxaga.
Honakook osatu dute Lazkaoko EAJren hautagaitza, ordena honetan: 1. Patxi Albisu; 2. Ana Irastortza; 3. Inazio Estensoro; 4. Mila Madrazo; 5. Felix Urkola; 6. Amagoia Naldaiz; 7. Inazio Barandiaran; 8. Lurdes Garmendia; 9. Xabier Garmendia; 10. Agurtzane Lasa; 11. Mariano Altuna; 12. Angel Vazquez; 13. Maria Dolores Auzmendi; 14. Xabier Arrasate; 15. Ana Mari Igartzabal; 16. Diego Gurrutxaga.
Patxi Albisu alkategaiak aurreratu du oraingo legealdiari jarraipena emateko asmoa du EAJren hautagaitzak, egun dauden zerbitzuak eta bizi-kalitatea mantenduz. “Indar guztia arlo ekonomikoan jarri behar dugu; baserritarrak, autonomoak eta enpresa txikiak laguntzea izango da gure helburua”. Kanpandegiko industrialdea “errealitate bihurtuko” dela gehitu du, baita herriko bi sarreratako errotondak ere.
Etxebizitzaren alorrean alokairu sozialari egin dio erreferentzia. “Alokairu sozialeko etxeak egiteko kudeaketaren lidertza hartuko dugu, eta udalak sustatutako prezio adostuko etxeak egiten ere jarraituko dugu. Aurten bertan hasteko gai izango gara Larreategiko eremuan 49 etxebizitzarekin”.
Legealdi honen hasieran, 2007an, Lazkaoko Udalak hartu zuen 1,7 milioi euroko zorra erabat kitatzea legealdi honen bukaeran aurreikusi du. Proiektuak eta obrak “talde lanean, auzolanean” egin beharraren “balorea” indartu beharra defenditu du, eta Foru Aldundiak azken lau urteotan Lazkaon jarri dituen diru sailak aipatu ditu elkarlanaren eredu.
Proiektu guztien oinarrian “justizia soziala” egongo dela aurreratu du Albisuk. Aurkezpenean GBB Gipuzkoa Buru Batzarren presidente Joseba Egibarrek ere hitz egin du.