Segurako Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin die herritarrei
Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin die Segurako Udalak herritarrei. Segurako Udalak 2008an jarri zuen martxan errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina. Urte horretan 775 izapidetatik 121 euskaraz egin zituzten segu...
Aurten ere errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin die Segurako Udalak herritarrei.
Segurako Udalak 2008an jarri zuen martxan errenta aitorpena euskaraz egitera animatzeko kanpaina. Urte horretan 775 izapidetatik 121 euskaraz egin zituzten segurarrek, hau da, %15,6. 2009an, 778 izapidetatik 156 egin zituzten euskaraz, %20,05. Aitor Calvillo Segurako EBPNren koordinatzailearen hitzetan «emandako pausoak begibistakoak dira, baina oraindik badago zeregina». Aurten %25era iritsi nahi dute.
Aukera desberdinak
Errenta aitorpena euskaraz egin nahi izanez gero, aukera desberdinak daude. Segurako Kutxan esaterako egin daiteke, Udalak EBPNaren barruan bultzatzen duen Errenta aitorpena euskaraz kanpainarekin bat egin baitu.
Seguratik kanpora egin nahi izanez gero, norberaren esku dago hizkuntza hautatzea. “Hala, aukeratutako banketxean, ogasun zerbitzuaren bulegoan edota aholkularitza etxean errenta aitorpena euskaraz egin nahi duzula esan besterik ez duzu” dio Calvillok.
Jada etxean eginda jaso bada gauza bera. Calviloren hitzetan «gazteleraz eginda etxean jaso duenak, hemendik aurrera euskaraz eginda jaso nahi duela esatea beste lanik ez du, telefonoz deituta edota Internet bidez eginez gero, dagokion tokian “x” jarrita».