
Zumarragako boluntario taldeak Euskadi plazan elkartu dira arratsaldean, Boluntariotza Jardunaldien barruan. Euren lana eta egitekoa zein den erakutsi dute, eta hainbat ekintza egin dituzte. Jubilatuen Irri Makila antzerki taldekoek antzerki parte hartzailea egin dute jardunaldietan parte hartu dutenekin. Haurrek non jolastu ere izan dute, hainbat tailer egin baitituzte.
Baina tailerrez gain, suhiltzaileen lana gertutik ezagutzeko aukera ere izan dute. Erakustaldia egin dute, eta sua aparrezko gunea ere bai. Jardunaldia hasi eta amaitu arte, dozenaka haur busti dira suhiltzaileek kalean botatako aparrarekin. Sua itzali ahal izateko suhiltzaileek kamioiean zer eramaten duten, kamioia bera nolakoa den, jantziak… ere erakutsi dituzte, eta haur bat baino gehiago ere eseri da suhiltzaileen kamioiean bolantearen aurrean.
Hainbat boluntario taldetako kideak ere plazan elkartu dira, eta elkarte bakoitzari buruzko informazioa jarri dute herritarren esku. Eraldatzen, Nagusilan, Sahararen aldeko taldea, Urgadiel, edo Eiluz izan dira, besteak beste, ekimenean parte hartu duten elkarteak.
Bihar berriz, Elkarteen Eguna ospatuko dute Euskadi plazan. Bertan, Urola Garaiko elkarte guztien ordezkariek parte hartuko dute, eta elkarte bakoitzak zein lan egiten duen azalduko dute.