Bele Gazte gaztelekuko gazteek antolatuta, I. Gazte Eguna ari dira ospatzen Zegaman. Haurrentzako jolasekin eman diote hasiera ospakizunari. Plazan elkartu dira Zegamako umeak, eta aurpegia koloretako margoekin apaindu ondoren, hainbat jolasetan ibili...

Bele Gazte gaztelekuko gazteek antolatuta, I. Gazte Eguna ari dira ospatzen Zegaman. Haurrentzako jolasekin eman diote hasiera ospakizunari. Plazan elkartu dira Zegamako umeak, eta aurpegia koloretako margoekin apaindu ondoren, hainbat jolasetan ibili dira. Buruhandien aurrean korrika ere aritu dira eta ondoren txokolatada egin dute. Dantza saioaren ondoren, 18:30ak inguruan gazteentzako jolasak egingo dituzte. Triki-poteoan ariko dira afal aurretik, eta nahi duenak ondoren ere festan jarraitzeko aukera izango du.
Emantzipazio programaren barruan antolatu dute Gazte Eguna, dagoeneko gaiaren inguruan egin dituzten beste hainbat ekintzei jarraipena emanez. Otsailean proiektuak egiten ikasteko topaketa praktikoa egin zuten Zarautzen (Gipuzkoa), beste sei herritako gazteekin batera. Zarautzen ikasitakoa herrian aplikatu behar izan dute, gazteek proiektu bat egin baitute ordutik. Gaurko ekintza da proiektu horren emaitza.
Emantzipazio proiektuari Orion (Gipuzkoa) emango diote amaiera maiatzean. Proiektuan parte hartu duten hainbat herritako gazteekin elkartuko dira orduan ere, eta herri bakoitzean egin dituzten proiektuak baloratuko dituzte.