Korrikaren alde, kamara aurrean jarri dira aramarrak
Astean zehar Korrika 17rekin lotutako hainbat ekintza egin dituzte Araman. Asteazken goizean Korrikarekin batera korrika aritu ziren, eta atzo arratsaldean Korrika Txikia egin zuten Aramatik Itsasondora. Gaur goizean berriz, kamararen aurrean jarri dir...
Astean zehar Korrika 17rekin lotutako hainbat ekintza egin dituzte Araman. Asteazken goizean Korrikarekin batera korrika aritu ziren, eta atzo arratsaldean Korrika Txikia egin zuten Aramatik Itsasondora. Gaur goizean berriz, kamararen aurrean jarri dira aramarrak, eta horren modako bihurtu den Lip Duba grabatu dute Korrikaren alde.
Herriarekin lotura duen hainbat irudi grabatu dituzte. Araman ere euskaraz egiten dela zioten kartelekin hasi dituzte grabaketa lanak, aramar txikienen irudiekin. Umeek korrika ere egin dute, pankarta, testigu, eta guzti. Herri kirol saioa, txirrindulariak, talogileak, elkarteko bazkideak… hartu dituzte iruditan, eta grabazio lanak amaituta bazkaria egin dute elkarrekin Arrikutz elkartean.
Hainbat entsegu eta proba egin dituzte azken grabaketa egin aurretik, eta Goierriko Hitzak, grabaketako hainbat une jaso ditu iruditan.












