Seigarren Gazte Eguna ari dira ospatzen Ataunen
Torto Ataungo Gazte Asanbladak antolatuta, Seigarren Gazte Eguna ari dira ospatzen gaur Ataunen. San Martingo plazan elkartu dira herriko gazteak goizeko hamaikak inguruan, eta handik Arrondora joan dira. Lizarrako Batukadak jarritako erritmoan “...
Torto Ataungo Gazte Asanbladak antolatuta, Seigarren Gazte Eguna ari dira ospatzen gaur Ataunen. San Martingo plazan elkartu dira herriko gazteak goizeko hamaikak inguruan, eta handik Arrondora joan dira. Lizarrako Batukadak jarritako erritmoan “zintzurbustitzea” egin dute Astiarrako parkean, eta handik San Martinera itzuli dira berriro.
Globoz apaindutako tratorean beharreko gauza guztiak gorde eta batukadaren atzetik egin dute ataundarrek Astiarrako parketik San Martingo plazara arteko bidea. San Martinen bazkalduta jolasak egingo dituzte arratsaldean eta 19:30ean barrunbada koloretsua.
Ogitartekoak janez afaltzeko asmoa dute iluntzen duenean, eta gauerako kontzertuak antolatu dituzte. Ataungo Indarra eta Belarra taldeek egingo dute kontzertua, eta ondoren Lizarrako Bide Bakarra taldeak eta Etxarri-Aranazko Orangutan Swimming taldeak. Kontzertuak 23:00etan hasiko dira San Martingo Kalustran.