Loinatz jaietako zapiak tabernetan daude salgai
Loinatz jaietako zapiak herriko hainbat tabernetan daude salgai. Udaletik jakitera eman dutenez, honako taberna hauetan erosi daitezke loinatzetako zapiak: Anzizar, Arrano, Batzokia, Blues, Xerbera, Jalki, Kuluska, Osin, Plazape, TPT eta Usurbe. Jaieta...
Loinatz jaietako zapiak herriko hainbat tabernetan daude salgai. Udaletik jakitera eman dutenez, honako taberna hauetan erosi daitezke loinatzetako zapiak: Anzizar, Arrano, Batzokia, Blues, Xerbera, Jalki, Kuluska, Osin, Plazape, TPT eta Usurbe.
Jaietako egitaraua herriko etxe guztietara helarazi dutela ere esan dute udaletik, baina bakarren batek ez badu egitaraua etxean jaso, udaleko Harrera Bulegoan eskura dezake, 09:00etatik 13:00etara bitartean.