Lazkaotar bat hil da Arrasateko mendi aldean, ondoezak jota
Lazkaoko 57 urteko gizonezko bat hil zen atzo iluntzean Arrasaten (Gipuzkoa), Udala auzotik gertu, Udalaitz mendiaren magalean. Herrizaingo Sailaren arabera, ondoezak edo atakeren batek jota lurrera erori zen gizonezkoa. Beste hiru lagunekin zegoen, oi...
Lazkaoko 57 urteko gizonezko bat hil zen atzo iluntzean Arrasaten (Gipuzkoa), Udala auzotik gertu, Udalaitz mendiaren magalean. Herrizaingo Sailaren arabera, ondoezak edo atakeren batek jota lurrera erori zen gizonezkoa. Beste hiru lagunekin zegoen, oinez besterik irits ezin daitekeen mendi alde batean, Udala auzotik kilometro batera. 20:00ak pasatxoan deitu zuten SOS Deietara.
Osakidetzaren medikudun anbulantzia, Ertzaintzaren hainbat patruila, suhiltzaileen talde bat, eta Ertzaintzaren Mendiko Taldeko kideekin helikoptero bat bertaratu ziren mendi gunera. Lau pertsonak aurkitzen eta zeuden lekura iristen –oinez bakarrik joan zitekeen– lan zailtsua izan dela dio Herrizaingo Sailak.
Bihotzekoak jotako lazkaotarra erreanimatzen saiatu ziren arren, lekuan bertan hil zen. Antza denez, ganadu erosketa baten harira joanak ziren, ez mendian ibiltzera. Hildako gizonezkoa, 57 urtekoa, Lazkaomendiko Atxubieta baserrikoa da.