Lehen mailan eta inoiz baino jende gehiagorekin amaitu du ikasturtea Santikutzek
Legazpiko Santikutz xake elkarteak ikasturte borobila osatu du. Elkarteko taldeetariko bat Gipuzkoako Ligako lehen mailara igo da eta datorren ikasturterako inoiz baino jokalari gehiago izango dituzte. 20 pertsonekin bi talde osatu dituzte amaitzear dagoen denboraldian. A taldea bigarren mailan aritu da, iaz lortu baitzuen maila hau. Helburutzat mailari eustea zuten, baina haien harridurarako ere, 16 taldeko ligaxkan lehen postuan sailkatu dira, lehen mailara igotzeko eskubidea lortuz. B taldeak hirugarren mailan jokatu du. 3 urte eta erdi dira taldea sortu zutela, eta hasieran zituen 10 bazkidetik egun taldea osatzen duten 35 lagunetara igaro dira. 800 euroko aurrekontutik 5.000 eurotara. Garapen honek etorkizunera begira jarri ditu. Datorren ikasturtean hirugarren talde bat sortuko dute hirugarren mailan. Erronkak hiru izango dira: batetik, lehenengo mailari eustea, bestetik taldeetariko bat bigarren mailara igotzea eta azkenik, Legazpin xakearen harrobia lantzea. «6 hilabetez baino gehiagoz, azarotik maiatzera, Asier Imazek, Iñaki Hernandezek, Jon Alvarezek eta Manu Fonsecak 7 eta 14 urte arteko 15 gaztetxo prestatu eta trebatu dituzte» azaldu zuten aurkezpenean Patxi Imaz elkarteko lehendakariak eta Iñigo Larrea diruzainak. Formazio hori osatzeko, Gipuzkoako xake federazioaren teknifikazio ikastaroetan eta haurrentzako lehiaketetan ere hartu dute parte. «Gure aurrekontuaren ia erdia formaziora bideratzen dugu» diote, «monitoreei ordaintzen eta ziurtagiriak lortzen, materiala erosten… [...]
Legazpiko Santikutz xake elkarteak ikasturte borobila osatu du. Elkarteko taldeetariko bat Gipuzkoako Ligako lehen mailara igo da eta datorren ikasturterako inoiz baino jokalari gehiago izango dituzte.
20 pertsonekin bi talde osatu dituzte amaitzear dagoen denboraldian. A taldea bigarren mailan aritu da, iaz lortu baitzuen maila hau. Helburutzat mailari eustea zuten, baina haien harridurarako ere, 16 taldeko ligaxkan lehen postuan sailkatu dira, lehen mailara igotzeko eskubidea lortuz. B taldeak hirugarren mailan jokatu du.
3 urte eta erdi dira taldea sortu zutela, eta hasieran zituen 10 bazkidetik egun taldea osatzen duten 35 lagunetara igaro dira. 800 euroko aurrekontutik 5.000 eurotara. Garapen honek etorkizunera begira jarri ditu. Datorren ikasturtean hirugarren talde bat sortuko dute hirugarren mailan. Erronkak hiru izango dira: batetik, lehenengo mailari eustea, bestetik taldeetariko bat bigarren mailara igotzea eta azkenik, Legazpin xakearen harrobia lantzea. «6 hilabetez baino gehiagoz, azarotik maiatzera, Asier Imazek, Iñaki Hernandezek, Jon Alvarezek eta Manu Fonsecak 7 eta 14 urte arteko 15 gaztetxo prestatu eta trebatu dituzte» azaldu zuten aurkezpenean Patxi Imaz elkarteko lehendakariak eta Iñigo Larrea diruzainak. Formazio hori osatzeko, Gipuzkoako xake federazioaren teknifikazio ikastaroetan eta haurrentzako lehiaketetan ere hartu dute parte. «Gure aurrekontuaren ia erdia formaziora bideratzen dugu» diote, «monitoreei ordaintzen eta ziurtagiriak lortzen, materiala erosten… xakeari buruzko liburuak, aldizkariak, muralak edo softwarea erosi ditugu» gehitu dute taldkeo ordezkariek.
Legazpiko ikastetxeak ere xakean gehiago inplikatzea da Santikutz elkartearen erronketariko bat. «Eskola kiroleko agendan xakeari tarte bat utziz, adibidez» gaineratu zuten, proposamen gisa. Taldeko ordezkarientzako txapelketa bat antolatzea, xakeko nazioarteko maisu batekin seniorrentzako hobekuntza ikastaroak egitea edota elkartearen webgunea amaitzea Santikutzek ikasturte berrira begira dituen asmoetariko batzuk dira.
Babesleen laguntza ere eskertu zuten agerraldian, asko baitira Santikutz elkartea diruz babesten dutenak. Amaitzeko, udalari eskaera bat ere egin zioten: «xakean entrenatzeko eta lehiatzeko lokala utzi digute, baina ikasturte berrirako ez da hiru talderentzako espazio fisikorik egongo. Lokala txiki gelditu zaigu eta une egokia litzateke klubari hazten laguntzeko» esan zuten.