Midi d’Ossau mendira igoera eta Sialan eskalada Arrastakarekin
Arrastaka Mendi Taldeak irteera antola du ekainako hirugarren astebururako. Ekainaren 18an, larunbata, Midi d’Ossau mendira joango dira, eta ekainaren 19an, igandea, Sialako via ferratan eskalatu egingo dute. Midi d’Ossau mendia, frantziar pirinio...
Arrastaka Mendi Taldeak irteera antola du ekainako hirugarren astebururako. Ekainaren 18an, larunbata, Midi d’Ossau mendira joango dira, eta ekainaren 19an, igandea, Sialako via ferratan eskalatu egingo dute.
Midi d’Ossau mendia, frantziar pirinioetan dago eta 2.885 metroko altuera du. Mendi honetara igotzeko goi-mendietan ibiltzeko ohitura izatea gomendatzen dute Arrastakakoek, hainbat zatitan eskalatzea beharrezkoa izango baita.
Eskalatzeko benetako garaia ordea, hurrengo eguna izango da. Sialako hormetan gora egingo dute irteeran parte hartzen dutenek, tirolinak eta tibetar zubiak ere zeharkatuz.
Bilera asteartean da
Bi irteera hauetan parte hartzeko, fisikoki eta mentalki prestatuta egotea beharrezkoa izango da, eta baita, asteartean, ekainak 14, 19:30ean, Ehunmiliaken bulegoan egingo den bilerara joatea ere.
Bileran, irteerari buruzko xehetasunak emango dituzte Arrastakakoek, eta zalantzak ere argituko dituzte. Arrastakaren webgunean eta 646 85 56 20 telefonora deituta ere eskura daiteke informazioa.
Iaz, Arrastakakoek, bi irteera horietan ateratako argazkiak:









