Mikel Laboa gogoratuko du Iñaki Salvadorrek, Kimetz elkartearen sari banaketan
Ordiziako Kimetz Emakume Elkarteak, urtero antolatzen duten literatur lehiaketako sariak banatuko ditu bihar gauean. Ekitaldi hori osatzeko, Iñaki Salvador pianojolea etorriko da, Mikel Laboaren omenez ikuskizuna aurkeztera. Sari banaketa 22:00etan hasiko da, eta segidan egingo dute musika emanaldia, Barrena Kultur Etxean. Sarrera, debalde izango da. Duela hamazazpi urte antolatu zuen aurreneko literatur lehiaketa Kimetz elkarteak. Harrezkero, urtero banatu dituzte sariak eta bertan, Goierriko eta Euskal Herri mailako idazleek parte hartu izan dute. Aurten, Jon Ordoñez kazetari beasaindarrak jaso du euskarazko lanik onenaren saria, Karrusela idazlanarekin. Gaztelaniazko atalean berriz, Bartzelonara joan da saria; Victor Jimenez de Miguel da irabazlea, Un disparo certero lanari esker. Azkenik, emakumezko batek idatzitako lanik onenari ematen zaion akzesit saria, Rosario Raro Lopezek jasoko du, El deseo de ser pulpo lanagatik. Ordiziar batek aurkeztutako lanik onenarentzako saria berriz, eman gabe geldituko da. Jon Ordoñez beasaindarra gustora agertu da sariarekin. Lehiaketa batean aurkezten den aurreneko aldia da. «Etxean eta badut idazteko ohitura, ideiak beti izan ditut baina ez dut behin ere parte hartu». Kasu honetan, «pertsona batek animatuta» erabaki zuen bere lana bidaltzea. Emakume kanpotar batek, Donostiatik Legorretara, aldiriko trenean egiten duen bidaia kontatzen du Karrusela idazlanak. Ordoñez, kazetaria da lanbidez eta afizio moduan idazten du. Sari honek [...]
Ordiziako Kimetz Emakume Elkarteak, urtero antolatzen duten literatur lehiaketako sariak banatuko ditu bihar gauean. Ekitaldi hori osatzeko, Iñaki Salvador pianojolea etorriko da, Mikel Laboaren omenez ikuskizuna aurkeztera. Sari banaketa 22:00etan hasiko da, eta segidan egingo dute musika emanaldia, Barrena Kultur Etxean. Sarrera, debalde izango da.
Duela hamazazpi urte antolatu zuen aurreneko literatur lehiaketa Kimetz elkarteak. Harrezkero, urtero banatu dituzte sariak eta bertan, Goierriko eta Euskal Herri mailako idazleek parte hartu izan dute. Aurten, Jon Ordoñez kazetari beasaindarrak jaso du euskarazko lanik onenaren saria, Karrusela idazlanarekin. Gaztelaniazko atalean berriz, Bartzelonara joan da saria; Victor Jimenez de Miguel da irabazlea, Un disparo certero lanari esker. Azkenik, emakumezko batek idatzitako lanik onenari ematen zaion akzesit saria, Rosario Raro Lopezek jasoko du, El deseo de ser pulpo lanagatik. Ordiziar batek aurkeztutako lanik onenarentzako saria berriz, eman gabe geldituko da.
Jon Ordoñez beasaindarra gustora agertu da sariarekin. Lehiaketa batean aurkezten den aurreneko aldia da. «Etxean eta badut idazteko ohitura, ideiak beti izan ditut baina ez dut behin ere parte hartu». Kasu honetan, «pertsona batek animatuta» erabaki zuen bere lana bidaltzea. Emakume kanpotar batek, Donostiatik Legorretara, aldiriko trenean egiten duen bidaia kontatzen du Karrusela idazlanak.
Ordoñez, kazetaria da lanbidez eta afizio moduan idazten du. Sari honek animoak eman badizkio ere, idaztearena denborapasa moduan hartu nahi du. «Oraingoz afizioa izaten jarraituko du, baina egia da beste gauza batzuk egiteko ere animoa ematen duela».
Mikel Laboaren omenez
Sariak banatzeko ekitaldiarekin batera, urtero antolatzen dute musika emanaldiren bat. Lehen ere Ordizian askotan izana den Iñaki Salvador pianojolea etorriko da aurten, Mikel Laboaren omenez ikuskizunarekin. Salvador 25 urtez aritu izan da Laboarekin lanean, bere kontzertu eta grabazio guztietan parte hartu du. 2008an Laboa hil eta gero, haren omenezko hainbat ekitalditan ere izan da.
Mikel Laboaren omenez ikuskizunean, kantariaren errepertorioa errepasatuko du Salvadorrek, pieza bakoitzari, «bere ukitu pertsonala» emanez. Ez dira faltako Txoria txori, Baga biga, Izarren hautsa edota Haize Hegoa bezalako kanta ezagunak.
Laboarekin egindako lanez gain, beste hainbat artistekin ere lan egin izan du Salvadorrek, hala nola Txomin Artola, Oskorri, Imanol, Luis Eduardo Aute eta Mikel Markezekin, besteak beste. Bestalde, bere ibilbide propioa ere osatu du azken hiru hamarkadetan, batez ere, Jazz munduan. Egun, piano-jazz irakaslea da Musikenen.
Ordiziako Udalak antolatzen duen Poltsikoko Ikuskizunak egitarauaren barruan, ekainean hiru emanaldi ziren egitekoak, tartean Salvadorrena. Beste biak ordea, agenda arazoak direla medio, atzeratu egin behar izan dituzte. Udaleko Kultur Sailak jakinarazi duenez, saio horiek urteko azken hiruhilekoan egingo dituzte.
SARIDUNAK:
- Euskarazko lanik onena:Karrusela, Jon Ordoñez (600 euro).
- Gaztelaniazko lanik onena: Un disparo certero, Victor Jimenez de Miguel (600 euro).
- Emakumezkoen lanik onenari akzesit saria. El deseo de ser pulpo, Rosario Raro (200 euro).
- Ordiziako lanik onenari akzesit saria: Eman gabe gelditu da.