Oihal gainean margotu dute gaur AEK euskaltegian
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, oihal gainean margotzen ikasteko ikastaroaren bigarren eguna izan da gaur. Nekane Munduate artista ataundarra aritu da irakasle lanetan AEKren beasaingo egoitzan, eta euskaltegiko ikasleez gain, Andramen...
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, oihal gainean margotzen ikasteko ikastaroaren bigarren eguna izan da gaur. Nekane Munduate artista ataundarra aritu da irakasle lanetan AEKren beasaingo egoitzan, eta euskaltegiko ikasleez gain, Andramendi Ikastolako haurrek ere parte hartu dute ikastaroan.
Kirmen Uriberen Kuku poema oinarri hartuta, oihal gainean margotzen ikasi dute ikastaroan. Oihalaren gainean nola margotu erakutsi die Munduatek, eta lehen zirriborroak egin ondoren, gaur margotu dituzte kamisetak.
Aurreko asteko argazkiak ikusteko klikatu hemen: argazkiak

















