Udaberrin udazkenari begira
Baratzegintza: “Kontuak lehenago atera ezean ondoren alferrik da”. Denborari aurre egin beharreko lana da ezbairik gabe. Udazken neguan jateko prest izango badira, jadanik azalora, brokoli, aza, bruselaza, lonbarda, eskarola kixkurra eta romanesku aza landareak aurki daitezke landare postuetan. Aldiz lehenxeago landatutakoen emaitzak ia dastatzeko moduan ditugu, astero- astero zerrenda luzatzen ari da. Atzo, lehen ozpinetako piperrak ekarri zituen Patxi Arizmendi aramarrak, eta lehen apio sortak ere salgai ziren. Perretxiku aukera handia atzo ere, azpimarratzekoak hemengo gibelurdinak, benetan bikainak, 24 euroan kiloa, 17 kilo inguru. Bestalde, hileroko bigarren asteazkenetan bezala, atzo ere Goienetxe Fundaziokoak bidezko merkataritzako produktuak saltzen aritu ziren ohiko tokian. Bost gorringoko arrautza “Orain arte holakorik… neroni ere ezin sinestuta geratu nintzen”, aitortu zigun Mutiloako Aitiberko M. Angelesek. Besteak beste, arrautzak saltzen dituzte asteazkenero Ordizian, eta Zumarragara joan ohi dira larunbatetan. Hango bezero bati tokatu omen zitzaion: “Arrautza handiak gustuko izaten ditu eta oilo jakinenak erosi ohi ditu, hura ze oiloak jarritakoa zen badakigu, oso toki bitxian jarri ohi dituelako”, zioen Jexux Mari Muñoak. Bi eta hiru gorringoko arrautzak aski normalak omen dira, baina horrelakorik oraindik ez zuten behin ere entzuna, eta gutxiago etxean izana: «Lau gorringo politak ziren, eta bosgarrena txiki-txikia”. Eguerdian libratu eta kanpoan ibili ohi dira [...]
Baratzegintza: “Kontuak lehenago atera ezean ondoren alferrik da”. Denborari aurre egin beharreko lana da ezbairik gabe. Udazken neguan jateko prest izango badira, jadanik azalora, brokoli, aza, bruselaza, lonbarda, eskarola kixkurra eta romanesku aza landareak aurki daitezke landare postuetan.
Aldiz lehenxeago landatutakoen emaitzak ia dastatzeko moduan ditugu, astero- astero zerrenda luzatzen ari da. Atzo, lehen ozpinetako piperrak ekarri zituen Patxi Arizmendi aramarrak, eta lehen apio sortak ere salgai ziren.
Perretxiku aukera handia atzo ere, azpimarratzekoak hemengo gibelurdinak, benetan bikainak, 24 euroan kiloa, 17 kilo inguru.
Bestalde, hileroko bigarren asteazkenetan bezala, atzo ere Goienetxe Fundaziokoak bidezko merkataritzako produktuak saltzen aritu ziren ohiko tokian.
Bost gorringoko arrautza
“Orain arte holakorik… neroni ere ezin sinestuta geratu nintzen”, aitortu zigun Mutiloako Aitiberko M. Angelesek. Besteak beste, arrautzak saltzen dituzte asteazkenero Ordizian, eta Zumarragara joan ohi dira larunbatetan. Hango bezero bati tokatu omen zitzaion: “Arrautza handiak gustuko izaten ditu eta oilo jakinenak erosi ohi ditu, hura ze oiloak jarritakoa zen badakigu, oso toki bitxian jarri ohi dituelako”, zioen Jexux Mari Muñoak.
Bi eta hiru gorringoko arrautzak aski normalak omen dira, baina horrelakorik oraindik ez zuten behin ere entzuna, eta gutxiago etxean izana: «Lau gorringo politak ziren, eta bosgarrena txiki-txikia”. Eguerdian libratu eta kanpoan ibili ohi dira oilo hauek Mutiloko Aitiberko, nonbait lur eta bazka aberatseko, inguruetan.