Europako Mendietara irteera antolatu du Arrastakak
Udako oporren ondoren, denboraldi berriari hasiera emango diote Arrastaka mendi taldekoek hurrengo asteburuan. Europako Mendietara joango dira, irailaren 9tik 11ra bitartean. Peña Santa izeneko mendia igoko dute bertan, 2.596 metroko garaiera duena. A...
Udako oporren ondoren, denboraldi berriari hasiera emango diote Arrastaka mendi taldekoek hurrengo asteburuan. Europako Mendietara joango dira, irailaren 9tik 11ra bitartean. Peña Santa izeneko mendia igoko dute bertan, 2.596 metroko garaiera duena.
Arrastakatik jakinarazi dutenez, Europako Mendietako gailurrik gogorrenetarikoa da Peña Santa. Igoera oso malkartsua dela azaldu dute, «ia eskaladaren mugan dagoena», eta horregatik, irteeran parte hartu nahi dutenek eskalada tekniken inguruan ezagutza izan beharko dute.
Antzeko mendietan esperientzia izatea ere beharrekoa izango da denboraldiko lehen irteera honetan parte hartzeko eta, beti bezala, baita mendiko federatu txartela izatea ere.
Bilera asteartean da
Ekintza guztiekin egiten duten moduan, datorren asteko irteerari buruzko informazioa emateko eta parte hartzaileen zalantzak argitzeko, Arrastakakoek bilera egingo dute asteartean, 19:30ean, Ehunmiliaken bulegoan (Jose Migel Iturrioz kalean). Bilerara joan ezin duenak, telefonoz jakinarazi dezake irteeran parte hartzeko asmoa duela, 646 85 56 20 telefonora deituta. Irteerari buruzko informazio gehiago Arrastakaren webgunean ere aurkitu daiteke.