Espainiar berri agentzien arabera Gureak-ek Bergaran duen lantokian GKN Legazpi enpresan forjatutako piezak berrikusten hasiko dira. 40 lanpostu berri sortuko dituzte honetarako eta Bergarako lantokia 3.000 metro koadrotan handituko dute. Piezak errebi...
Legazpiko Gazteak pilota eskolak ikasturte berrirako izena emateko aukera zabaldu du. Irailaren 1ean, 6an, 8an, 13an eta 15ean eman ahalko da izena, 16:30etik 18:00etara Urbeltz pilotalekuan, pilota elkartearen egoitzan. 2005ean jaiotakoak ian ahalko d...
Irailaren 24an afizionatuen txirrindulari proba jokatuko da Zaldibian. Garai batean antolatzen ziren lasterketen lekukoa hartu dute aurten, eta Zaldibiako I. Sari Nagusia prestatu, 114,8 kilometro luzekoa. Eliteko eta 23 urtepeko txirrindularientzat d...
Udako oporren ondoren, denboraldi berriari hasiera emango diote Arrastaka mendi taldekoek hurrengo asteburuan. Europako Mendietara joango dira, irailaren 9tik 11ra bitartean. Peña Santa izeneko mendia igoko dute bertan, 2.596 metroko garaiera duena. A...
28. aldia beteko du aurten irailean zehar urtero egiten den Antioko Musikaldiak; antolatzaileek esan dutenez, aurten aniztasuna eta kalitatea izango dira...
Herriko adinekoei zuzenduta, hainbat ekintza antolatu dituzte udalak eta jubilatuek iraileko lehen bi asteetarako. Lehen ekintza erretiratuen etxean izango da, 65 urtetik gorako herritarrentzako jokoak prestatu baitituzte. Irailaren 18an berriz, adineko pertsonen eguna ospatuko dute, Antzizar kiroldegian bazkaria eginez. Jokoak, adineko pertsonen egunaren aitzakian antolatu dituzte, eta irailaren 12an izango dira, 15:30etik aurrera, erretiratuen etxean. Urtero bezala, aurten ere tokan, igel jokoan, musean, tutean, punttuan eta seiko urrean jokatuko dute. Jokoetan, 65 urte beteta dituzten beasaindarrek bakarrik parte hartu ahalko dute, eta aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Izen ematea datorren astean izango da, astelehenetik ostegunera bitartean, erretiratuen egoitzan, eta arratsaldez bakarrik. Jokoetako txapeldunei irailaren 18an banatuko zaizkie sariak, Antzizar kiroldegian. Adineko pertsonen egunerako antolatu duten bazkarirako izen emate epea ere astelehenean irekiko dute. Bazkarira joan nahi dutenek udaleko harrera bulegora joan behar dute irailaren 14a baino lehen, 08:00etatik 13:00etara bitartan. Beasainen bizi diren 65 urtetik gorako pertsonek eta beren bikoteek bakarrik eman ahalko dute izena, eta aldez aurretik 4 euro ordaindu. Izena ematerakoan nortasun agiria erakutsi beharko da, eta norbaitek egokitutako garroia beharko balu, orduan jakinarazi beharko die udaleko arduradunei. Zuzendaritza berria Adinekoen eguneko bazkaria eta jokoak antolatzeko, erretiratuen etxea kudeatzeko osatu berri duten zuzendaritzako kideen laguntza izan du [...]
zingizango.com• Punta-puntako bi bertsolari hauek apirilean Gaztetxean bertso bazkaria egitekoak ziren. Bazkaritarako izena jende gutxik eman zuenez, bertan behera geratu zen saioa. Oraingoan, aldiz, Legazpira etorriko dira. Saioa Agorreko Santikutze...
zingizango.com• Andraitz KEk 2011-2012 denboraldian saskibaloian aritzeko deialdia bidali digu. Honakoei zuzenduta: 1998, 1999 eta 2000. urteetan jaiotako neska-mutilak 1996 eta 1997 Kadeteak 1994 eta 1995 Juniorrak Irailak 5, arratsaldeko 5,30ean. ...
Gaia librea izango da, eta teknika ere bai; pinturak Urretxu eta Zumarragako kaleetan zehar egindakoak izango dira lehiaketaren egunean bertan.
Goierriko Gurutze Gorriak eta Carrefourrek eskola materiala bilduko dute bihar eta etzi Olaberriako merkatal gunean. Gurutze Gorriko arduradunek jakinarazi dutenez, bildutako material guztia, bazterketa soziala jasateko arriskuan dauden haurren eta gazteen artean banatuko dute. Gurutze Gorriak materiala biltzeko mahaia jarriko du, nahi duten herritarrek bertan arkatzak, kuadernoak, margoak… utzi ditzaten. Carrefourrek, bildutako materialaren kopuru berdina emango du, guztira, bildutakoaren bikoitza banatu dezan ondoren Gurutze Gorriak. Kanpaina honekin, arazo ekonomikoak dituzten familien beharrak ase nahi dituzte bi elkarteek, 2011-2012 ikasturtea hastear den honetan, “familia askok eskola materiala erosteko zailtasun handiak izaten baitituzte”, azaldu dute Gurutze Gorritik.
Uztaileko azken asteazkeneko feriaren berri eman genuenetik urtaro aldaketaren gertutasuna ageri zaio asteazken goizari. Udaberriz geroztik aipatu izan dugun produktuen aurrerapenaren joerak jarraitzen du. Beste urte batzuekiko aldea handia da kasu batzuetan, babarrunak eta intxaurrak esate baterako. Jadanik atzoko ferian babarrun beltza, Bizkaikoa, aletua bazuen Lasak, 13 euroan kiloa. Intxaurrak ekarri zituen Berrobiko Mapi Telleriak. «Joan zen astean bildu nituenak dira, baina oraindik hezeak daude», zioen arren, iaz baino hiru aste lehenago jarri dituzte salgai. Gaztainak berriz aukeran ziren Aramakoak «San Bartolome gaztaina, txikia eta sanoa» –Miren Jauregiren hitzak– eta Oriotik propio etorri den Lurdes Eizagirrerenak: «Betitik ezagutu ditut nik gaztainondo hauek etxean eta goizeko gaztaina da baino izenik ez dakit», adierazi zuen. Horiek M. Lasaren postuan eros daitezke. Frutetan mota berri dezente aurkeztu zizkieten bezeroei atzo Idiazabalgo Kalbarioko Amaiak eta Errezilgo Joxe Antonio Aizpuruk bereziki: konferentzia eta xirimiri udareak, irasagarrak, erreineta grisa, red star eta hiru izkina motako sagarrak. Azken horren berezitasunari buruz honakoa zioen Aizpuruk: «Erretzeko da hau oso ona, erre ahala azalak alde egiten baitio». Errezil edo Ibarbia sagarra Hala bildutakoa omen zen saski bete sagar errezil. Izan ere «adarra puskatu eta ardiak jan ordez bildu eta Ordiziara ekartzea pentsatu nuen» kontatu duk. Bitxikeria moduan aipatu, Errezilen [...]
Ataungo San Gregorio auzoko jaiak gaur hasiko dira. Lau eguneko egitaraua prestatu du auzokideen batzordeak. Elkarteek, erakundeek eta «hainbat eta hainbat herritarrek» lagundu dute jaiak gorpuzteko ekitaldiak prestatzen. Aurreko urteetako egituraren antzekoa izango dute; berritasun eta birmoldaketa batzuekin, hori bai. Haurrekin pentsatuta abiatuko da festaldia, gaur. Bihar gazteek eta koadrilek hartuko dute plaza. Ohitura duten bezala, jantzi zuriekin irtengo dira koadrilak eguerdian. Bazkaria eta afaria iragarri dituzte, Zelai pilotalekuan. Tartean, erreka jaitsiera eta asto karrera izango dituzte, giroa Lizarrako Batukadak alaitzen duen bitartean. Musikari dagokionez, gaurko erromeria herriko trikitilariek gidatuko dute. Bihar Indarra taldeak rock kontzertua egingo du lehenbizi; 01:30ean Patxi Perez eta Konpainiarekin dantzaldia izango da. «Iaz oso ondo atera zen, giro ederrarekin». Herri guztia dantza jartzeko asmoa dute berriz ere, festen antolakuntzan dabilen Asier Auzmendik azaldu duenez. Kontzertuekin segiz, larunbatean, mozorrotuen gaua girotzeko, Fiachras eta Los Zopilotes Txirriaos ekarriko dituzte, tartean Eneko Dorronsoro auzokidea dela (Hitzak bihar argitaratuko du hari egindako elkarrizketa). Bertsolaritzari ere ukitu berezia emango diote. «Formatu estandarreko» saioa izan beharrean, bertso musikatuen ikuskizuna aurkeztuko dute Hamaika Bertute taldekoek, larunbat gauean. Lau bertsolarik —Ainhoa Agirreazaldegi, Jon Martin, Miren Artetxe eta Beñat Gaztelumendi—, gai jartzaile batek —Egoitz Aizpuru—, eta bi musikarik —Imanol Ugarte eta Unai Arzamendi— girotuko [...]
Gaur iluntzean egingo dute 2011-2015 legealdiko aurreneko herri batzarra Zaldibian, Karreane kultur etxean. 19:00etan hasiko da bilera. Aurkezpenak egiteko baliatuko dute, nagusiki. Batetik, udalkideak eta osatu dituzten batzordeen arduradunak. Bost ba...
Maizpide euskaltegiaren Udako Ikastaroetako kultura agendan hurrengo ekitaldia asteartean izango da, irailak 6. Aitor Furundarena akordeoilari ordiziarrak kontzertua egingo du. Euskaltegiko zinema aretoan, 21:30ean hasiko da musika saioa. Egitarauan be...
Lazkao eta Ordizia lehia aurreko futbol kopan Lazkao ›Futboleko denboraldi ofiziala hasi aurretik, asteartean, hilak 6, lagunarteko partida jokatuko dute Erregional mailetako Lazkaok eta Ordiziak. Lazkaoko Harizti Haundi zelaian V. Koba Tours Kopa iz...