Gureakek 40 lanpostu sortuko ditu Legazpiko GKN enpresako piezak berrikusteko
Espainiar berri agentzien arabera Gureak-ek Bergaran duen lantokian GKN Legazpi enpresan forjatutako piezak berrikusten hasiko dira. 40 lanpostu berri sortuko dituzte honetarako eta Bergarako lantokia 3.000 metro koadrotan handituko dute. Piezak errebi...
Espainiar berri agentzien arabera Gureak-ek Bergaran duen lantokian GKN Legazpi enpresan forjatutako piezak berrikusten hasiko dira. 40 lanpostu berri sortuko dituzte honetarako eta Bergarako lantokia 3.000 metro koadrotan handituko dute. Piezak errebisatzeaz gain, Gureak taldeko Industria Sailak biltokia kudeatuko du eta bidalketak prestatuko ditu. Iturri hauen arabera, Bergarako instalazioetatik egunero 70.000 pieza banatuko dituzte GKN Driveline enpresak Europa hegoaldean dituen lantokietara.