Ludoteta eta dantza ikastaroetan izena emateko epea bihar amaituko da
Idiazabalgo Udalak eskaintzen duen ludoteka zerbitzua urriaren 17an hasiko da lanean. Aurrez, 4 eta 12 urte arteko umeen gurasoek bihar izango dute umeen izena emateko azken aukera. Ludoteka zerbitzuak 4–6 urte arteko haurrentzak 17:00etatik 18:30era bitarteko ordutegia izango du. 7 eta 12 urte arteko haurrentzat berriz, 18:30etik 20:00ak artekoa. Zerbitzua 2012ko ekainaren 1a artean eskainiko dela aurreikusten du Udalak.
Ludoteka zerbitzua erabili nahi duenak 70 euroko kuota ordaindu beharko du. Bi haur baino gehiago dituzten familiek, abendura arte izango dute kuota ordaintzeko aukera; ganontzekoek zerbitzua martxan jarri aurretik ordaindu beharko dute.
2000. urtetik 2007. urtera jaio ziren haurrek dantza ikasteko aukera ere izango dute Idiazabalen. Kasu honetan ere udaletxera joanda eman behar da izena. Ikastaroak 60 euro balio du, irailean zehar ordaindu beharko da.