Euskal Herriko dantza txapelketan izena emateko epea zabalik dago
Urriaren 8 eta 9an egingo da Segurako Baratze pilotalekuan Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 35. edizioa.Txapelketan horretan parte hartzeko izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek izena Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrean eman behar dute, (943 289 848) dsueltoa@gmail.com helbidera idatzita. Izena emateko garaian parte hartzaileen izen abizenak, telefonoa, helbidea, ordezkatzen duten herria, Seguran aurrez zenbat aldiz parte hartu duten eta txapelketan jantziko dituzten arropen berri adierazi behar dute. Izena emateko epea irailaren 16an arratsaldeko ordubietan amaituko da. Dantza suelto txapelketan parte hartzeko, bikoteko kide batek gutxienez 16 urte izan beharko ditu eta besteak txapelketaren egunerako 14 urte beteta. Bikote bakoitzak Euskal Herriko herri bat ordezkatuko du, herri bat bikote batek baino gehiagok ordezkatzeko aukera ere izango da. Txapelketan fandangoa txistuz joko da eta arin-arina trikitiaz, bikoteek txapelketan zein ordenatan dantza egingo duten aurrez egindako zozketan erabakiko da. Txapelketan parte hartzeko izena 11 bikotek baino gehigok eman ezkero kanporaketa saioa egingo da urriaren 8an. Txapelketan bikoteek jantzita eramango dituzten jantziak ere baloratuko ditu epaimahai berezi batek. Txapelketan jantzi tradizionalak jantzita dantza egitea ezinbestekoa izango da. Dantza txapelketaren epaia emateko ardura bost dantza adituk izango dute. Epaitze lanak eta erabakiak Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko federazioan ezarrita dauden solteko [...]
Urriaren 8 eta 9an egingo da Segurako Baratze pilotalekuan Euskal Herriko Dantza Txapelketaren 35. edizioa.Txapelketan horretan parte hartzeko izena emateko epea dagoeneko zabalik dago.
Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek izena Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrean eman behar dute, (943 289 848) dsueltoa@gmail.com helbidera idatzita. Izena emateko garaian parte hartzaileen izen abizenak, telefonoa, helbidea, ordezkatzen duten herria, Seguran aurrez zenbat aldiz parte hartu duten eta txapelketan jantziko dituzten arropen berri adierazi behar dute. Izena emateko epea irailaren 16an arratsaldeko ordubietan amaituko da.
Dantza suelto txapelketan parte hartzeko, bikoteko kide batek gutxienez 16 urte izan beharko ditu eta besteak txapelketaren egunerako 14 urte beteta. Bikote bakoitzak Euskal Herriko herri bat ordezkatuko du, herri bat bikote batek baino gehiagok ordezkatzeko aukera ere izango da. Txapelketan fandangoa txistuz joko da eta arin-arina trikitiaz, bikoteek txapelketan zein ordenatan dantza egingo duten aurrez egindako zozketan erabakiko da.
Txapelketan parte hartzeko izena 11 bikotek baino gehigok eman ezkero kanporaketa saioa egingo da urriaren 8an.
Txapelketan bikoteek jantzita eramango dituzten jantziak ere baloratuko ditu epaimahai berezi batek. Txapelketan jantzi tradizionalak jantzita dantza egitea ezinbestekoa izango da.
Dantza txapelketaren epaia emateko ardura bost dantza adituk izango dute. Epaitze lanak eta erabakiak Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko federazioan ezarrita dauden solteko dantza arauetan oinarrituta egongo dira.
Euskal Herriko Dantza Txapelketa dantza denboraldiaren amaieran jokatuko da, honela, denboraldian zehar Euskal Herrian ospatzen diren txapelketetan dantzariek duten partaidetza baloratuko da. Lurralde mailako txapelketetan, probintzia hortako partehartzaileek 2 puntu lortzeko aukera izango dute eta puntu bat gainontzeko herrialdetan egiten diren txapleketako parte hartzaileek. Honela puntuazio handiena duen bikotea zuzenean sailkatuko da Segurako finalerako. Lehenengoak aurkezteu ezean, bigarrenak izango luke sailkatzeko aukera zuzena.