Ordiziako azokako II. Argazki Lehiaketa antolatu dute
Iaz hasitako bidetik, bigarren urtez egingo dute Ordiziako azokako argazki lehiaketa. Euskal jaietako aparteko feriarekin hasi eta irailaren 30era arteko epea izango dute argazkilariek beraien lanak bidaltzeko. Lehiaketarako gaia, Bizitza Ordiziako Az...
Iaz hasitako bidetik, bigarren urtez egingo dute Ordiziako azokako argazki lehiaketa. Euskal jaietako aparteko feriarekin hasi eta irailaren 30era arteko epea izango dute argazkilariek beraien lanak bidaltzeko. Lehiaketarako gaia, Bizitza Ordiziako Azokan izango da. Irabazleen artean, opari txekeak eta erosketa baleak banatuko dituzte.
Lanak Ordiziako D’Elikatuz zentrora bidali behar dira, inprimatuta eta postaz. Herriko hiru argazki dendetako, Ortzadar elkarteko eta Ordiziako Azokaren Batzordeko kideek osatuko dute epaimahaia. Irabazleen izenak, azaroaren 2tik aurrera jakinaraziko dituzte, Ordiziako azokaren webgunean eta komunikabideetan. Aurkeztutako lanekin, erakusketa zabalduko dute azaroaren 30an.
Lehiaketaren irabazleak garaikurra eta 400 euroko opari txekea jasoko du, argazkilaritza produktuetan gastatzeko. Ordizian merkataritza elkartearen 100 euroko saria eta bi lagunentzako afaria ere emango dizkiote. Bigarren saridunak 300 euroko opari txekea jasoko du eta hirugarrenak 200 eurokoa. 100 euroko beste hiru sari ere izango dira.