Ehoziri edo bolillo ikastaroa egingo dute Urretxun
Urretxuko eta Zumarragako Karitateko Alaben egoitzan ehoziri edo bolillo ikastaroa antolatu dute. Saioak astearteetan (10:00etatik 12:00etara), ostegunetan (17:30-19:30) eta ostiraletan (18:00-20:00)egingo dituzte. Urritik ekainera arte iraungo du ikastaroak. Izena emateko interesa dutenek 656 788 246 telefono zenbakira (Arantxa) hots egin behar dute.