‘Portraits I’ eta ‘20 urte hegaletan’ erakusketak ikusgai daude egunotan Goierri Garaian
Egunotan Urretxun eta Legazpin erakusketa banaz gozatzeko aukera dago. Urretxun Oscar Pereiraren Portraits I izeneko argazki bilduma jarri dute Juan de Lizarazun. Legazpiko kultur etxean, berriz, 20 urte hegaletan erakusketa dago ikusgai. Oscar Pereira Goierri Garaiko hainbat artista ere biltzen dituen Txo Kolektiboko kidea da. Portraits I izena eman dio erakusketari eta bertan pertsonen argazkiak bildu ditu, zuri-beltzean. Mundu osoan zehar atetarakoak dira: New Yorken, Pragan, Burgosen, Lazkaon edota Zumarragan, eta irudi askotan rock musika estiloa presente dago. Gorka Salmeron argazkilari legazpiarrak erakusketako katalogoaren hitzaurrean aurkezten duenez, bilduma «azken lau urteetan egindako aurrez aurreko erretratuek» osatzen dute. «Hemen ere rokanrola antzematen da, baina gaur arte bere argazkietan ezezagunak ziren gaiak ere aurkezten dizkigu» dio. Irudiak ere definitzen ditu Salmeronek: «irudi hauek hitz egiten digute, beraien atzean dagoen argazkilariaren ispilua dira: izaera dute». Erakusketa Juan de Lizarazu aretoan ikus daiteke, irailaren 11ra arte, 17:30etik 20:30era. Legazpiko erakusketa, berriz, Benito Cantero eta Joxe Agustin Gurrutxaga bergararrek prestatu dute. 20 urte hegaletan izena eman diote eta mendiari lotutako irudiak bildu dituzte bertan. Astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 17:30etik 20:30era Legazpiko kultur etxean. Hilaren 16ra arte egongo da irekita. Beste alde batetik, Urretxuko Buhame tabernan ere erakusketa bat jarri zuten ikusgai larunbatean. Lourdes Larrañaga zumarragarraren [...]
Oscar Pereira Goierri Garaiko hainbat artista ere biltzen dituen Txo Kolektiboko kidea da. Portraits I izena eman dio erakusketari eta bertan pertsonen argazkiak bildu ditu, zuri-beltzean. Mundu osoan zehar atetarakoak dira: New Yorken, Pragan, Burgosen, Lazkaon edota Zumarragan, eta irudi askotan rock musika estiloa presente dago.
Gorka Salmeron argazkilari legazpiarrak erakusketako katalogoaren hitzaurrean aurkezten duenez, bilduma «azken lau urteetan egindako aurrez aurreko erretratuek» osatzen dute. «Hemen ere rokanrola antzematen da, baina gaur arte bere argazkietan ezezagunak ziren gaiak ere aurkezten dizkigu» dio. Irudiak ere definitzen ditu Salmeronek: «irudi hauek hitz egiten digute, beraien atzean dagoen argazkilariaren ispilua dira: izaera dute». Erakusketa Juan de Lizarazu aretoan ikus daiteke, irailaren 11ra arte, 17:30etik 20:30era.
Legazpiko erakusketa, berriz, Benito Cantero eta Joxe Agustin Gurrutxaga bergararrek prestatu dute. 20 urte hegaletan izena eman diote eta mendiari lotutako irudiak bildu dituzte bertan. Astelehenetik ostiralera dago ikusgai, 17:30etik 20:30era Legazpiko kultur etxean. Hilaren 16ra arte egongo da irekita.
Beste alde batetik, Urretxuko Buhame tabernan ere erakusketa bat jarri zuten ikusgai larunbatean. Lourdes Larrañaga zumarragarraren lanak jarri dituzte taberna honetan ikusgai.