Irailaren 12tik 14ra eman ahalko da izena koadrilen bazkarian
Urretxuko Santa Anastasia festak datorren asteburuan ospatuko dira, irailaren 16tik 19ra bitartean. Astelehena koadrilen eguna izango da, eta kultur etxetik izena emateko datak jakinarazi dituzte.
Irailaren 12tik 14ra bitartean egongo da izena emateko epea zabalik, datorren astelehenetik asteazkenera, hain zuzen. Aizpuruenea kultur etxera joan beharko da horretarako, 19:00etatik 20:30era bitartean.