Pintxo Poteoa egingo dute bihartik aurrera ostegunero, Urretxuko 8 tabernatan
Urretxuko 8 tabernatan, gaurtik aurrera, ostegunero Pintxo Poteoa egingo dute. 19:00etatik, ondoko tabernetan edatekoarekin batera pintxo bana emango dute, doan: Osaba, Navarro, Florida, Avenida, Motz, Denak eta Intrepid Fox.
Florida tabernako Egoitz Mujikaren arabera, «jendeak kalera ateratzeko beste aitzakia bat izan dezan antolatu dugu ekimena. Giroa sortu nahi dugu». Trikitilariak tabernaz taberna joango dira giroa bermatu asmoz.
Tabernarien artean adostu dute bakoitzak pintxo ezberdina egingo duela, eta 19:00etan hasiko direla. «Zein ordutan amaituko dugun ez dakit, izan ere, hasiberriak gara, eta ekimenak nola funtzionatzen duen ikusi beharko dugu. Beste herri batzuetan arrakasta handia izan du, Bergaran, adibidez».