Legorretan euskara ikastaroak sortu ditu Udalak
Legorretan bizi diren herritarrek euskara ikas dezaten bi ikastaro antolatu ditu Udalaren Kultura Batzordeak. Bat etorkinentzat berezia izango da, Aisa metodoarekin emango dena. 60 ordukoa (bi orduko saioak). Matrikula 10 euro ordaindu behar da; toki m...
Legorretan bizi diren herritarrek euskara ikas dezaten bi ikastaro antolatu ditu Udalaren Kultura Batzordeak. Bat etorkinentzat berezia izango da, Aisa metodoarekin emango dena. 60 ordukoa (bi orduko saioak). Matrikula 10 euro ordaindu behar da; toki mugatuak daude, eta gutxienez sei lagun behar dira taldea osatzeko. Bestetik, taldea osatzeko multzoa apuntatzen bada, edozein herritarrek ere egin ahalko du. Asistentzia %80koa ziurtatuz gero udalak matrikularen hiru laurden orainduko dizkio (gehienez 400 euro). Izena irailaren 22rako eman behar da bi ikastaroetarako, udaletxean.