Itsasondon jai nagusiak bihar hasiko dira, igandera bitarte 22 ekitaldirekin
Itsasondon asteburu honetan ospatuko dituzte urteko jai nagusiak. Abuztu erditik irailera aldatu zituztenetik urte batzuk igaro direnean, hiru eguneko egitaraua prestatu du Udalak, herriko elkarte eta eragileen lankidetzarekin. Hala, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak, Ijitu kirol elkarteak eta makina bat herritarrek, besteak beste, jarri dute aletxoa. Bihar arratsaldean hasita igande iluntzera arte 22 ekitaldi izango dira Itsasondon. Azpiegitura aldetik, lehenbiziko aldiz karpa edo estalpea ipiniko dute plazan. Aurreko urteetakoen antzeko eguraldi euritsurik balitz, babesa izango da hala. Herri bazkaria eta afaria barruan egingo dituzte, baita musika kontzertuak ere, bihar eta etzi gauean. Bi txosna ere jarriko dituzte. Berritasunak egitarauan ere txertatu dituzte. Guraso Elkarteak haur jolasak prestatu ditu estreinakoz. Beste nobedade bat play-back lehiaketa da —larunbatean—, Legorreta auzo-herrian egiten dutenaren arrakastak erakarrita. Igande eguerdiko euskal dantza erakustaldian partaide berriek dantza egingo dute, baita ere. Eskolako haurrekin batera Gazte Asanbladakoak ere animatu dira, sanjoanetan bezala jaietan ere parte hartuko dute, iazko kurtsoan egin zuten ikastaroan ikasitakoa plazaratzeko. Gazteek kontzertuak ere antolatu dituzte: bihar Ingo al deu? eta Egurra ta Kitto; etzi Pikunk eta The Stormy Weather. Ikurrina jartzeko deia Udalak herritarrei dei egin die etxeetako balkoietan eta leihoetan ikurrina jar dezaten. Antolatutako ekitaldietan parte hartzeko gonbita ere zabaldu du. Urteroko osagaiei dagokienez, [...]
Itsasondon asteburu honetan ospatuko dituzte urteko jai nagusiak. Abuztu erditik irailera aldatu zituztenetik urte batzuk igaro direnean, hiru eguneko egitaraua prestatu du Udalak, herriko elkarte eta eragileen lankidetzarekin. Hala, Guraso Elkarteak, Gazte Asanbladak, Ijitu kirol elkarteak eta makina bat herritarrek, besteak beste, jarri dute aletxoa.
Bihar arratsaldean hasita igande iluntzera arte 22 ekitaldi izango dira Itsasondon. Azpiegitura aldetik, lehenbiziko aldiz karpa edo estalpea ipiniko dute plazan. Aurreko urteetakoen antzeko eguraldi euritsurik balitz, babesa izango da hala. Herri bazkaria eta afaria barruan egingo dituzte, baita musika kontzertuak ere, bihar eta etzi gauean. Bi txosna ere jarriko dituzte.
Berritasunak egitarauan ere txertatu dituzte. Guraso Elkarteak haur jolasak prestatu ditu estreinakoz. Beste nobedade bat play-back lehiaketa da —larunbatean—, Legorreta auzo-herrian egiten dutenaren arrakastak erakarrita.
Igande eguerdiko euskal dantza erakustaldian partaide berriek dantza egingo dute, baita ere. Eskolako haurrekin batera Gazte Asanbladakoak ere animatu dira, sanjoanetan bezala jaietan ere parte hartuko dute, iazko kurtsoan egin zuten ikastaroan ikasitakoa plazaratzeko. Gazteek kontzertuak ere antolatu dituzte: bihar Ingo al deu? eta Egurra ta Kitto; etzi Pikunk eta The Stormy Weather.
Ikurrina jartzeko deia
Udalak herritarrei dei egin die etxeetako balkoietan eta leihoetan ikurrina jar dezaten. Antolatutako ekitaldietan parte hartzeko gonbita ere zabaldu du.
Urteroko osagaiei dagokienez, haurrentzat bi txirrindu igoera izango dira, egun banatan: Beitira eta Altzagaratera. Kirol arloan Itsasondo-Arama futbol derbia edo herriko haurren arteko pilota partidak errepikatuko dira.
Jatordutan, afari eta bazkari herrikoiez gain, paella lehiaketa edota azken egunean sagardo dastaketa daude, lau sagardotegitako edariekin.
EGITARAUA
Ostirala, irailak 16
- 16:30. Haur jolasak.
- 19:30. Itsasondo-Arama futbol partida.
- 21:00. Herri afaria.
- 23:00. Kontzertuak: Ingo al deu? eta Egurra ta Kitto.
- Goizaldean. Danborrada eta txokolate jana.
Larunbata, irailak 17
- 10:00-13:00. Eskulanak, haurrentzat. Guraso Elkarteak antolatuta.
- 13:00. Beitira txirrindu igoera.
- Eguerdirako kalera mozorrotuta irteteko deia egin da.
- 14:30. Paella lehiaketa.
- 17:30. Jolasak. Ondoren, triki-poteoa.
- 21:00. Afaria, ogitartekoekin. Ondoren, ‘play-back’ lehiaketa.
- 23:00. Kontzertuak: Pikunk eta The Stormy Weather.
Igandea, irailak 18
- 10:30. Altzagaratera igoera.
- 11:00-14:00. Irrien Lagunak klubaren puzgarriak.
- 12:00. Hamaiketakoa.
- 12:30. Dantzak.
- 14:00. Herri bazkaria, Kuxkuxtu txarangarekin.
- 18:00. Pilota partidak.
- 20:00. Sagardo dastaketa.