Joxetxo Imazen omenezko korrika probako izen-emate epea zabaldu dute
Ordiziako Txindoki Atletismo Taldeak inguruko kluben laguntzarekin antolatzen duen Josetxo Imazen Omenezko Krosaren 11. ekitaldia irailaren 25ean jokatuko da, igandearekin. Aurten aldaketa nabarmenena lasterketaren muina Lazkaon egotea izango da, han hasiko eta bukatuko baita 10 kilometroko hiri-korrikaldia. Ordizia eta Beasain ere zeharkatuko ditu, ohiko ibilbidean. Izena emateko epea zabaldu dute antolatzaileek. Interneten (kirolprobak.com) edota sei herritan zehaztutako saltokietan dute aukera korrikalariek. Ordizian Vicuña Sporten eta Majori kiroldegian; Beasainen, Vicuña Sporten eta Antzizar kiroldegian; Lazkaon, kiroldegian; Zumarragan, Apalategi Kirolak; Tolosan, Aralar Kirolak; eta Donostian Laister, Apalategi eta Robers kirol dendetan apunta liteke. Gehienez 1.200 korrikalari hartuko dituzte. Oparitan korrika egiteko elastiko bana jasoko dute partaideek, eta hainbat zozketa egingo dituzte, bidaiak tartean. Txip horiarekin Iaz bezala, aurten ere txip elektroniko horia erabiliko dute partaideek, denbora kontrolerako. Izena aurrez —bezperara arte, hilak 24— ematen dutenek 8 euro (txipa badutenek) edo 10 euro ordaindu behar dute. Krosaren egunean, dortsalik geratzen bada behintzat, 12 edo 15 euro dira prezioak. Lasterketa irailaren 25ean 11:00etan hasiko da, eta izena emateko azken aukera 09:00etatik 10:00etara egongo da. Lazkaoko plaza paretik irtengo dira atletak, eta herrigunean itzuli bat egingo dute lehenengo. Lazkaotik Ordiziara bideratuko dute karrera, Lazkaibartik barrena. Ordizian bira bat eman, eta Beasainerantz egingo dute gero; handik, [...]
Ordiziako Txindoki Atletismo Taldeak inguruko kluben laguntzarekin antolatzen duen Josetxo Imazen Omenezko Krosaren 11. ekitaldia irailaren 25ean jokatuko da, igandearekin. Aurten aldaketa nabarmenena lasterketaren muina Lazkaon egotea izango da, han hasiko eta bukatuko baita 10 kilometroko hiri-korrikaldia. Ordizia eta Beasain ere zeharkatuko ditu, ohiko ibilbidean.
Izena emateko epea zabaldu dute antolatzaileek. Interneten (kirolprobak.com) edota sei herritan zehaztutako saltokietan dute aukera korrikalariek. Ordizian Vicuña Sporten eta Majori kiroldegian; Beasainen, Vicuña Sporten eta Antzizar kiroldegian; Lazkaon, kiroldegian; Zumarragan, Apalategi Kirolak; Tolosan, Aralar Kirolak; eta Donostian Laister, Apalategi eta Robers kirol dendetan apunta liteke.
Gehienez 1.200 korrikalari hartuko dituzte. Oparitan korrika egiteko elastiko bana jasoko dute partaideek, eta hainbat zozketa egingo dituzte, bidaiak tartean.
Txip horiarekin
Iaz bezala, aurten ere txip elektroniko horia erabiliko dute partaideek, denbora kontrolerako. Izena aurrez —bezperara arte, hilak 24— ematen dutenek 8 euro (txipa badutenek) edo 10 euro ordaindu behar dute. Krosaren egunean, dortsalik geratzen bada behintzat, 12 edo 15 euro dira prezioak.
Lasterketa irailaren 25ean 11:00etan hasiko da, eta izena emateko azken aukera 09:00etatik 10:00etara egongo da. Lazkaoko plaza paretik irtengo dira atletak, eta herrigunean itzuli bat egingo dute lehenengo. Lazkaotik Ordiziara bideratuko dute karrera, Lazkaibartik barrena. Ordizian bira bat eman, eta Beasainerantz egingo dute gero; handik, Hiribarrendik gora, Lazkaoko Zelai pareko helmugaraino.