Asfaltatze lanak direla eta, trafikoan aldaketak Zaldizurreta kalean
Gaur hasi eta ostiralera arte, asfaltatze lanak egingo dituzte Zaldizurreta kalean. Lanek irauten duten bitartean trafikoan hainbat aldaketa egingo dituztela iragarri dute Beasaingo Udaletik. Trafikoa noranzko bakarrean egongo da aste guztian, biribil...
Gaur hasi eta ostiralera arte, asfaltatze lanak egingo dituzte Zaldizurreta kalean. Lanek irauten duten bitartean trafikoan hainbat aldaketa egingo dituztela iragarri dute Beasaingo Udaletik.
Trafikoa noranzko bakarrean egongo da aste guztian, biribilgunetik Gipuzkoa plaza aldera. Beraz, Ezkiaga auzotik eta Ordiziatik datozenek ezingo dute Gipuzkoa plazara sartu. Esteban Lasa kaletik igo beharko dute san Ignazio kalera, eta Oriamenditik eta geltoki aurretik igaroz iritsi ahalko dira Zaldizurretako biribilgunera.













