Gaur hasi eta ostiralera arte, asfaltatze lanak egingo dituzte Zaldizurreta kalean. Lanek irauten duten bitartean trafikoan hainbat aldaketa egingo dituztela iragarri dute Beasaingo Udaletik. Trafikoa noranzko bakarrean egongo da aste guztian, biribil...
Barrena kultur etxeak urtero antolatu duen zeramika ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Eskolak asteartero eta ostegunero izango dira, 19:00etatik 21:00etara, Barrenan. 943 80 56 30 zenbakira deitu behar da izena emateko.
Ordizia Kantuz ekimenari bukaera emango dion kantu afarirako txartelak salgai daude dagoeneko Hitzaro elkarteak Milagrosan duen bulegoan (hitzaro@gmail.com edo 943 16 23 66). Kantu afaria hilaren 14an izango da Plaza Nagusian, 21:00etan. Aurretik kantu...
Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan Sagardo Astea egingo dute urriaren 14a bitartean. Gaur goizean egin dute aurkezpena, eta hainbat egunetan duela 500 urte sagardoa nola egiten zuten ikusteko aukera izango dela eman dute jakitera. Aurten, gainera, Sagardo Asteak hamar urte bete dituenez, iraupen luzeagoa izango du, eta beraz, eskeintza zabalagoa izango da ikusleentzat. Sagar zanpaketak egunero egingo dituzte, 11:30etatik aurrera, eta Gipuzkoako, Arabako, Bizkaiako eta Nafarroako ikastetxeei, jubilatuei eta euskaltegiei zuzendutakoak izango dira batez ere. Ezkio-Itsasoko hainbat lagun arduratuko dira zeregin horretaz, eta prozesuaren bukaeran, sagarren muztioa dastatzeko aukera izango dute bisitariek. Asteburuan eta Pilarika egunean 12:00etan egingo dituzte erakustaldiak, ohi baino ordu erdi beranduago, eta arratsaldean ere beste aukera bat emango diete bisitariei, 17:00etatik aurrera. Zanpaketa bakoitza baino lehenago 50 kilo sagar gehituko dizkiote sagar pilari, erakustaldia egiteko. Asteburuan, Jo ala jo Arizkungo taldeak kirikoketa behar den moduan egin ahal izateko berriz, 150 kilo sagar gehituko dizkiote pilari. Jo ala Jo taldekoek larunbatean, igandean eta Pilarika egunean egingo dituzte kirikoketa erakustaldiak. Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da. Arizkungoek antzina dolare baserrietan ohikoa zen ohitura hori gogora ekarriko dute beraz, Igartubeitu baserrian. Antzezpenak eta erakusketa Sagar zanpaketez gain, Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko kide diren bost bizilagunek, XVII. [...]
Goierri Garaiko txolarteek ikasturte berria hasi dute. Atzegik antolatutako aisialdi taldeak Urretxun eta Legazpin bildu ohi dira, eta arduradunek begirale moduan jardutera animatzeko deia egin diete eskualdeko herritarrei. Urtean zehar denetariko ekin...
Gazteen rallyko saridunak Leire Zearretak irabazi du Legazpiko Artzai Eguneko argazki rallya. Kike Balenzategik egin du bigarren eta Fernando Anzak hirugarren. Herriko saria Iosu Garaiek jaso du. 55 pertsonek hartu dute parte aurtengo lehiaketan eta ...
Emakumeen podiuma [Ikusi sailkapena .pdfn] Atzo goizean Goierri Garaiko XV. Herri Lasterketa ospatu zuten. Urretxutik, Zumarragatik eta Legazpitik igaro zen lasterketa eta osotara 8.5 kilometroko itzulia egin behar izan zuten korrikalariek. Ruben La...
Laugarren urtea egingi du aurten Goierri Garaia mendi lasterketak, urriaren 16an jokatu delarik; Euskadiko Koparako puntuagarria da, proba honetako azken lasterketa izango...
Ana eta Irene Usabiaga ahizpa txirrindulariek lan bikaina egin dute asteburuan Mallorkan jokatu den Espainiako pistako txapelketan. Ahizpetan zaharrenak, Anak, urrezko domina bat –bikoteka abiaduran– eta zilarrezko bi domina eskuratu ditu, eta Iren...
Legazpiko Udalak hainbat liburu jarri ditu salgai. Legazpiri buruzko argitalpenak dira, dendetan euren bidea egin ondoren, soberan gelditu direnak. Argitalpen hauek Legazpiko udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan eskura daitezke, astelehenetik ostira...
Nagusilan elkarteak hitzaldi bat egingo du asteazken arratsaldean Legazpin. Menpekotasun legeaz hitz egingo dute bertan. Lege honen ezaugarri nagusiak azalduko dituzte eta egungo egoeraz hitz egiteko aukera ere emango dute. Tertulia 18:00etan hasiko du...
Espainiako Auzitegi Nazionalak larunbatean behin-behinekoz libre utzi zituen Hego Euskal Herrian atxilotutako bost pertsona, Magreb Islamdarreko Al Kaeda finantzatzea leporatzen jarraitzen duen arren. Tartean dago Abdelghaffour Bensaoula legorretarra, ...
Juan Mari Ayarza saria jasotzen, iaz Bihar arratsaldean egingo dute Murumendi elkartean urteko sagardo lehiaketa (20:00etan hasita). Sagardoa gustuko duten guztiek parte hartu ahalko dute lehiaketan, hau da, sagardozaleek eta sagardogileek. Parte ha...
Datorren azaroaren 20ko hauteskudeei begira, Hauteskunde Erroldan egin nahi diren aldaketak edo zuzenketak egiteko epea ireki du Zumarragako Udalak.