Bihar egingo dute Murumendi elkartean sagardo lehiaketa
Juan Mari Ayarza saria jasotzen, iaz Bihar arratsaldean egingo dute Murumendi elkartean urteko sagardo lehiaketa (20:00etan hasita). Sagardoa gustuko duten guztiek parte hartu ahalko dute lehiaketan, hau da, sagardozaleek eta sagardogileek. Parte ha...
Bihar arratsaldean egingo dute Murumendi elkartean urteko sagardo lehiaketa (20:00etan hasita). Sagardoa gustuko duten guztiek parte hartu ahalko dute lehiaketan, hau da, sagardozaleek eta sagardogileek. Parte hartzaile bakoitzak sei botila aurkeztu beharko ditu lehiaketara, inolako pegatina edo markarik gabe. Botilak gaur arratsaldeko zazpiak baino lehen eraman behar dira elkartera (San Ignazio kalean).
Lehiaketara aurkezten diren parte hartzaile guztiak izango dira epaimahaiko kide, eta 5 eta 10 puntu eman beharko dizkiote sagardo bakoitzari.
Iaz, Juan Mari Ayarzak irabazi zuen lehiaketa, Zelaia sagardotegiko sagardoarekin.














