Ruben Lanz eta Ainhoa Sanz garaile Goierri Garaia herri lasterketan
Emakumeen podiuma [Ikusi sailkapena .pdfn] Atzo goizean Goierri Garaiko XV. Herri Lasterketa ospatu zuten. Urretxutik, Zumarragatik eta Legazpitik igaro zen lasterketa eta osotara 8.5 kilometroko itzulia egin behar izan zuten korrikalariek. Ruben La...
[Ikusi sailkapena .pdfn]
Atzo goizean Goierri Garaiko XV. Herri Lasterketa ospatu zuten. Urretxutik, Zumarragatik eta Legazpitik igaro zen lasterketa eta osotara 8.5 kilometroko itzulia egin behar izan zuten korrikalariek. Ruben Lanz legazpiarra izan zen helmugan gizonik azkarrena, 27 minutuko eta 39 segunduko denborarekin. Emakumeetan, berriz, AInhoa Sanz urretxuarrak irabazi zuen, 32 minutu eta 26 segunduko denboraz. Unai Hernandez urretxuarrak egin zuen gizonen artean bigarren, 28 minutu eta 33 segunduko denborarekin. Hirugarrena Azkoitiako Patxi Mendizabal izan zen. Honek Hernandezek baino 8 segundu gehiago behar izan zituen zirkuitoa bukatzeko.
Emakumeen artean Pili Bodegas lasartearrak egin zuen bigarren. 33 minutu eta 13 segundu behar izan zituen lasterketa amaitzeko.
SAILKAPENA
Gizonak
1.- Ruben Lanz Alcelay 0:27:39• (Legazpi)
2.- Unai Hernandez Muñoz 0:28:33• (Urretxu)
3.- Patxi Mendizabal Arias 0:28:41• (Azkoitia)
4.- David Huebra Gomez 0:29:19• (Zumarraga)
5.- Javier Galindo Rodriguez 0:29:28• (Bilbo)
6.- Ricardo Veleda Prieto 0:29:30• (Urretxu)
7.- Asier Aranburu San Pedro 0:29:49• (Zumarraga)
8.- Jose Miguel Otegi 0:29:50
9.- Iñaki Ocariz Zaldua 0:30:48• (Zumarraga)
10.- Iker Mayoral Elizondo 0:31:00• (Mendaro)
Emakumeak
1.- Ainhoa Sanz 32:26
2.- Pili Bodegas 33:08
3.- Eva Pelaez 34:59














