Txolarteko begirale izateko deialdia ireki dute Goierri Garaian
Goierri Garaiko txolarteek ikasturte berria hasi dute. Atzegik antolatutako aisialdi taldeak Urretxun eta Legazpin bildu ohi dira, eta arduradunek begirale moduan jardutera animatzeko deia egin diete eskualdeko herritarrei. Urtean zehar denetariko ekin...
Goierri Garaiko txolarteek ikasturte berria hasi dute. Atzegik antolatutako aisialdi taldeak Urretxun eta Legazpin bildu ohi dira, eta arduradunek begirale moduan jardutera animatzeko deia egin diete eskualdeko herritarrei.
Urtean zehar denetariko ekintzak antolatzen dituzte, besteak beste, eskulan tailerrak, poteoak, irteerak, sukaldaritza saioak edota dantzaldiak. Interesa dutenek 943100850 telefonora hots egin behar dute.













