Beasain Elkarlanean jaialdia egindo dute aurten ere
Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeak Beasain Elkarlanean jaialdia antolatu du bigarrengoz. Datorren astean egingo dute jaialdia eta, iaz bezala, aurten ere ekintzaz beteriko lau egun antolatu dituzte. Jaialdian bildutako dirua Beninen (Afrika) haurrentzako barnetegia eraikitzeko erabiliko dute. Lau eguneko jaialdia urriaren 13an hasiko da, eta 16an amaitu. Ostegunean, Pulpalia taldekoekin hasiko da jaialdia, eta Galiziako produktuak dastatzeko aukera egongo da. Igandera arte egongo dira Loinazko San Martin plaza azpian Pulpaliakoak. Herriko hainbat elkartek, dendak, tabernak eta taldek ere parte hartuko dute jaialdi solidarioan. «Borondatezko jaialdia izanda, eskertzekoa da horrenbeste jendek parte hartzea», zehaztu du Herriak Elkarlaneaneko Leire Plazaolak. Ostiralean haurrentzako tailerrak egingo dituzte, eta aurten, berrikuntza gisa, entzierro txiki bat ere bai. Larunbatean eta igande goizean, artisau azoka egingo dute plaza inguruan, eta haurrek lanbide ezberdinetan oinarritutako tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeek emanaldia egingo dute larunbatean, eta Igor Rezola Dizebi grafitilaria lanean ariko da plaza inguruan. Afari solidarioa dirua biltzeko Jaialdiko ekintza garrantzitsuena urriaren 15erako antolatu duten afari solidarioa izango da. Herriko elkarte gastronomiko, okindegi, harategi, taberna eta abarren laguntzarekin prestatuko dute afaria. Pertsonako 25 euro ordaindu beharko da, eta txartelak salgai daude dagoeneko Plazape tabernan eta Herriak Elkarlaneanen bidezko merkataritza dendan. Jaialdian zehar [...]
Herriak Elkarlanean gobernuz kanpoko erakundeak Beasain Elkarlanean jaialdia antolatu du bigarrengoz. Datorren astean egingo dute jaialdia eta, iaz bezala, aurten ere ekintzaz beteriko lau egun antolatu dituzte. Jaialdian bildutako dirua Beninen (Afrika) haurrentzako barnetegia eraikitzeko erabiliko dute.
Lau eguneko jaialdia urriaren 13an hasiko da, eta 16an amaitu. Ostegunean, Pulpalia taldekoekin hasiko da jaialdia, eta Galiziako produktuak dastatzeko aukera egongo da. Igandera arte egongo dira Loinazko San Martin plaza azpian Pulpaliakoak. Herriko hainbat elkartek, dendak, tabernak eta taldek ere parte hartuko dute jaialdi solidarioan. «Borondatezko jaialdia izanda, eskertzekoa da horrenbeste jendek parte hartzea», zehaztu du Herriak Elkarlaneaneko Leire Plazaolak.
Ostiralean haurrentzako tailerrak egingo dituzte, eta aurten, berrikuntza gisa, entzierro txiki bat ere bai. Larunbatean eta igande goizean, artisau azoka egingo dute plaza inguruan, eta haurrek lanbide ezberdinetan oinarritutako tailerretan parte hartzeko aukera izango dute. Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeek emanaldia egingo dute larunbatean, eta Igor Rezola Dizebi grafitilaria lanean ariko da plaza inguruan.
Afari solidarioa dirua biltzeko
Jaialdiko ekintza garrantzitsuena urriaren 15erako antolatu duten afari solidarioa izango da. Herriko elkarte gastronomiko, okindegi, harategi, taberna eta abarren laguntzarekin prestatuko dute afaria. Pertsonako 25 euro ordaindu beharko da, eta txartelak salgai daude dagoeneko Plazape tabernan eta Herriak Elkarlaneanen bidezko merkataritza dendan. Jaialdian zehar ere erosi ahalko dira txartelak.
«Afarira joan ezin duenak, baina jaialdian parte hartu nahi duenak, ilara zero izeneko txartelak erosteko aukera izango du», zehaztu du Plazaolak. «Gure ekimenarekin bat egin eta laguntzeko beste modu bat da, horregatik, herritar guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera, baita etorri ezin direnak ere».Afariaren ondoren Kike Bigurik eta Alex Rabanalek bakarrizketak eskainiko dituzte, eta ondoren kantuan arituko dira Aitor Furundarenarekin.
Denda zabalik dago berriz
Herriak Elkarlanean erakundeak Beasaingo Kale Nagusian duen denda berriz ere zabalik dago. Handitze lanak egin dituzte, eta produktu berriak eskaintzeko aukera dute orain.
Aurrerantzean ere, orain arte egin duten bezala, Haitira edo Beninera arropa, jostailuak, elikagaiak eta bestelako produktuak bidali nahi dituenak, dendara eraman ditzake. Bertan jasoko dituzte, eta handik Lazkaoko biltegira eramango dituzte.
BEASAIN ELKARLANEAN II JAIALDIA
URRIAK 13, OSTEGUNA:
– 18:30etik aurrera: Jaialdiaren hasiera olagarro festarekin. Pulpalia elkartearekin.
URRIAK 14, OSTIRALA:
– 18:00: Haurrentzako tailerrak. Loinazko San Martin plazan
– 19:30: Entzierroa. Kale Nagusian.
URRIAK 15, LARUNBATA:
– 17:00: Igor Rezola Dizebi grafitilaria lanean hasiko da.
– 18:30: Buruhandiak eta erraldoiak
– 19:00: Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeen emanaldia. Plazan.
– 21:00: Afari solidarioa. Plazan. Ondoren bakarrizketa saioa eta kantu jaia.
LARUNBATEAN ETA IGANDE GOIZEAN: Artisau azoka eta haurrentzako tailerrak