Altuna, Karrera anai-arrebak eta Polidura txapeldun Olaberrian
Goierriko automobilismo denboraldia bukatu da, ofizialki. Igandean jokatu zen Olaberriko zirkuituan azkeneko proba, Olaberriko Karting Serieetako laugarren lasterketa. Txapeldunak izendatzeko garaia zen. Adinka banatuta, alebinetan Gaizka Polidurak jan...
Goierriko automobilismo denboraldia bukatu da, ofizialki. Igandean jokatu zen Olaberriko zirkuituan azkeneko proba, Olaberriko Karting Serieetako laugarren lasterketa. Txapeldunak izendatzeko garaia zen.
Adinka banatuta, alebinetan Gaizka Polidurak jantzi zuen txapela Olaberrian. Juniorretan eta seniorretan anai-arreba amezketarrak izan dira nagusi: Maialen Karrera eta Egoitz Karrera, hurrenez hurren. Joxe Karrera rallyetako gidari beteranoaren seme-alabak dira.
Azkeneko lasterketan, KZ2 maila gorenean, Iban Altunak irabazi du.
Eguraldiak ere baldintzatu zuen gidarien lana. Haurren mailan lehiatzen hasi zirenean zoru bustiaren gainean aritu behar izan zuten, euritan. Goizak aurrera egin ahala altxatu zuen. Denboraldia bukatu den arren, oraindik erresistentziako proba bat joka liteke, nahiz ziurra ez den.