Ataungo San Martin elizan bisita gidatua egingo dute etzi, ataundarrentzat
Atauniker kultura elkarteak eta Ataun San Martingo eliza batzordeak bisita gidatua antolatu dute, etziko, lankidetzan. San Martin elizako ondare historikoa eta arkitektonikoa ezagutu ahalko da. Ataundarrentzat bakarrik zuzendutakoa izango da osteguneko...
Atauniker kultura elkarteak eta Ataun San Martingo eliza batzordeak bisita gidatua antolatu dute, etziko, lankidetzan. San Martin elizako ondare historikoa eta arkitektonikoa ezagutu ahalko da. Ataundarrentzat bakarrik zuzendutakoa izango da osteguneko ekimena. 19:30ean hasiko dira.
Eliza eta hango organo barrokoa (1761ean eraikia) jendeari erakusteko ekimena «formalizatu» nahi dute bi elkarteek. «Etor daitezkeen bisitarientzako esku-orri batzuk prestatzen ari gara hainbat hizkuntzatan, elizan bisita garaian erabilgarri izan daitezen», azaldu du Atauinekerrek.
Helburua harago doa. Bisitarientzat informazioa bildu eta eskuragarri jartzeaz gain, gidari turistiko lanak egingo dituzten boluntarioak behar dituzte. «Asmoa da, tarteka, Barandiaran Museora edo Lizarrustira etor daitekeen jende multzoari bisita eskaintzea». Eliza eta organoa erakusteko gutxieneko gidoia ere prestatu dute. Ostegunean ataundarrentzat egingo duten bisita gidatua, hain zuzen, boluntarioak erakartzeko eta lehen harremana egiteko erabiliko dute.
Bisita elizaren kanpoan hasiko dute, egitura, armarriak eta hilobiak ikusiz. Barruan, gune jakinak landuko dituzte, ordu erdian.













