Gredos mendizerrara irteera antolatu du Arrastakak
Gredos mendizerrara irteera antolatu du Arrastaka Mendi Taldeak. Urriaren 23tik 25era izango da irteera, eta Almanzor, Ameal de Pablo eta Galana mendiak igoko dituzte. Laguna Granderen ondoan dagoen Elolako aterpetxean hartuko dute ostatu datorren ...
Gredos mendizerrara irteera antolatu du Arrastaka Mendi Taldeak. Urriaren 23tik 25era izango da irteera, eta Almanzor, Ameal de Pablo eta Galana mendiak igoko dituzte. Laguna Granderen ondoan dagoen Elolako aterpetxean hartuko dute ostatu datorren asteburuan, eta handik igoko dira hiru mendietara.
Almanzor mendia (2.592 metro) Sistema Zentraleko mendirik altuena da, eta “ondorioz, mendizaleen artean desiratuena”, Arrastakatik azaldu dutenez. Almanzor mendirako igoera aprobetxatuz, “hain ezagunak ez drien baina edertasun bera edo handiagoa duten inguruko beste mendi batzuetara” igoko dira Arrastakakoak: Ameal de Pablo (2.505 metro) eta La Galana (2.564 metro) mendietara.
Irteeran parte hartzeko beharrezkoa izango da mendiko federatu txartela izatea, eta datorren asteartean, urriaren 18an, Iturrioz kaleko bulegoan egingo duten bilerara joatea. Bilera 19:30ean izango da, eta bertan emango dituzte irteerari buruzko xehetasun guztiak. Zalantzak ere orduan argituko dituzte.
Informazio gehiago nahi duenak 646 85 86 20 telefonora deitu behar du, edo www.arrastaka.net helbidea kontsultatu.