Lazkaoko komun publikoak Jose Lasa Parkean jarri ditu Udalak
Lazkaon irailaren hasierara arte udaletxearen atzean zeuden komun publikoak bota egin zituzten, Zubiaurre etxea eraisteko lanetan. Komunen etxola etxearen eranskin batean zegoen, eta momentuz behintzat eremu hartan ez da zerbitzurik egongo. Haien ordez...
Lazkaon irailaren hasierara arte udaletxearen atzean zeuden komun publikoak bota egin zituzten, Zubiaurre etxea eraisteko lanetan. Komunen etxola etxearen eranskin batean zegoen, eta momentuz behintzat eremu hartan ez da zerbitzurik egongo.
Haien ordez Jose Lasa Parkean kokatu ditu Lazkaoko Udalak komunak. Jolastokiaren ertzean daude, esne makinaren aldamenean. Aurrez eraikitako modulu batean daude komunak. Bi dira, bat haurrentzat, neurri txikiagora prestatua; bestea, helduentzat eta ezinduentzat. Atzealdean bi pixatoki ere baditu.
Automatikoak dira; erabiltzaile bakoitza pasatu ondoren, atea itxitakoan bere kasa garbitzeko sistema daukate.
Ordutegi mugatuan erabil litezke komunak. Goizean 08:00etan zabaltzen dira —sarraila automatikoa da— eta iluntzean 21:00etan itxi.
Lazkaoko Udalak 78.000 euroko aurrekontua erabili du zerbitzu hori jartzen, gehi azpiegitura kokatzeko obraren gastua.