Merkatari elkarteak 1.000 euro emango ditu Lazkaon, erosketetan gastatzeko
Lazkaoko hainbat merkatari eta zerbitzu establezimendu biltzen dituen Lazkaon elkarteak bezeroak saritzeko ekimena abiarazi du. Elkarteko kide diren dendetan erosketak egin dituztenen artean 1.000 euro zotz egingo ditu. Etzi, osteguna, izendatuko dute ...
Lazkaoko hainbat merkatari eta zerbitzu establezimendu biltzen dituen Lazkaon elkarteak bezeroak saritzeko ekimena abiarazi du. Elkarteko kide diren dendetan erosketak egin dituztenen artean 1.000 euro zotz egingo ditu. Etzi, osteguna, izendatuko dute sariduna, eta saria gastatzeko moduan «sorpresa» egongo dela aurreratu dute merkatari elkartekoek.