Añabason Foru Aldundiko kideentzat ehiza posturik ez erreserbatzea erabaki du Diputatuen Kontseiluak
Orain arteko ohitura batekin puskatu nahian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Zegaman dagoen Añabaso ehiza-lerroko postuak ez erreserbatzea erabaki du eta beraz, zozkatu egingo dituzte. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, lerro horretan, guztira, 53 postu daude, eta orain arte lehenengo bost postuak erreserbatuta egon izan dira Aldundiko hainbat konpromiso betetzeko. Foru Aldundiak, neurri hori «arkaikoa eta bidegabea» dela deritzo, eta horregatik erabaki du bost postu horiek Gipuzkoako hegazti migratzaileen ehiza-kudeaketan sartzea. Hurrengo denboraldian, Añabasoko postuetan ehizatzeko, beraz, Zegaman egingo diren zozketetan parte hartu beharko du jendeak, Gipuzkoako aprobetxamendu komuneko ehiza-lurretan kokatutako ohiko pasabideetan uso migratzaileen eta birigarroen ehiza arautzen duen 2007ko urtarrilaren 25ko Foru Aginduak ezarritakoa segituz.
Orain arteko ohitura batekin puskatu nahian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak Zegaman dagoen Añabaso ehiza-lerroko postuak ez erreserbatzea erabaki du eta beraz, zozkatu egingo dituzte.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, lerro horretan, guztira, 53 postu daude, eta orain arte lehenengo bost postuak erreserbatuta egon izan dira Aldundiko hainbat konpromiso betetzeko. Foru Aldundiak, neurri hori «arkaikoa eta bidegabea» dela deritzo, eta horregatik erabaki du bost postu horiek Gipuzkoako hegazti migratzaileen ehiza-kudeaketan sartzea. Hurrengo denboraldian, Añabasoko postuetan ehizatzeko, beraz, Zegaman egingo diren zozketetan parte hartu beharko du jendeak, Gipuzkoako aprobetxamendu komuneko ehiza-lurretan kokatutako ohiko pasabideetan uso migratzaileen eta birigarroen ehiza arautzen duen 2007ko urtarrilaren 25ko Foru Aginduak ezarritakoa segituz.