Mutil taldeak irabazi du Zaldibiako harri tiratze desafioa, 61 plazarekin
Santa Fe bigarrenean, ostiralean, ehunka lagunen aurrean hamar laguneko mutil kuadrillak irabazi zuen Zaldibian harri tiratze desafioa. Lazkaomendiko harriarekin (760 kilo ingurukoa), Roman Elosegi itzainaren idi parearekin neurtu zituzten indarrak. Le...
Santa Fe bigarrenean, ostiralean, ehunka lagunen aurrean hamar laguneko mutil kuadrillak irabazi zuen Zaldibian harri tiratze desafioa. Lazkaomendiko harriarekin (760 kilo ingurukoa), Roman Elosegi itzainaren idi parearekin neurtu zituzten indarrak.
Lehenbiziko txandan idiei egokitu zitzaien tira egitea, zotz eginda. 59 plaza pasatxo egin zituen Elosegiren uztarriak, 20 minutuko denboran eta Santa Fe kalean mugatutako 25 metro luzeko jokalekuan.
Mutilek, gero, aurkariaren denbora buruan, 61 plaza egin zituzten, Keixetaren aginduetara. Ikusmin handia piztu zuen desafioak herrian eta Goierrin.