Zaldibiako herri lasterketaren lehen txapeldun, Igartzabal zumarragarra
Zaldibian herenegun goizean jokatu zen I. Herri Lasterketan Juanjo Igartzabal zumarragarra izan zen jaun eta jabe. Ibilbidea zazpi kilometrokoa zen, eta hasieratik erritmo bizian ekin zion. Helmugara bakarrik iritsi zen, 22:28 minutuko denborarekin. Bi...
Zaldibian herenegun goizean jokatu zen I. Herri Lasterketan Juanjo Igartzabal zumarragarra izan zen jaun eta jabe. Ibilbidea zazpi kilometrokoa zen, eta hasieratik erritmo bizian ekin zion. Helmugara bakarrik iritsi zen, 22:28 minutuko denborarekin. Bigarren sailkatu Unai Cobos ordiziarrari 1:16ko aldea atera zion (23:44). Mouloud Zouimat bilbotarrak osatu zuen gizonezkoen podiuma, hirugarren, 23:56rekin.
Emakumezkoetan Maider Gaztañaga ordiziarrak (26:21) lortu zuen lehen saria, gizonezkoetan bezalaxe 120 euro eta garaikurra. Cristina Loeda eibartarra (26:43) eta Hendaian bizi den Rosi Talaverak (28:02) beteranoak osatu zuten nesken ohorezko podiuma. Gizonetan lehen betaranoa Jon Urdangarin urnietarra izan zen.
Lehen zaldibiarrak Xabier Irazustabarrena (27:09) eta Maite Garmendia (39:35) izan ziren.
Eguraldi lanbrotsua izan zuten korrikalariek. 151 lagunek parte hartu dute estreinako krosean.