Irribarre elkarteak bost urte daramatza kulturen arteko zubi lana egiten
Borondate eta nahi ezberdinak dituzten pertsonak elkartu, batzuek besteak ezagutu, eta batura bat sortu. Azken finean, «zuek eta gu izatetik, gu bakarrik izatera igaro. Bide horretan, ordea, asko dago egiteko, eta bi bideak batzen dituen zubia eraiki behar da». Lan hori egiteko sortu dute Irribarre elkartea: «Batzuen zein besteen beharrak elkarrekin asez aurrera egiteko, pertsona guztiek lagundu dezaketelako, irribarre batekin besterik ez bada». Bost urte inguru daramatzate Irribarre elkarteko kideek kultura ezberdinekoen artean zubi lana egiten. Elkartea sortuta, lan horri «izaera legala, koherentea eta gardena» eman nahi izan diote. Herrira iristen diren musulmandarrak immigrante hutsak ez direla erakutsi nahi dute. Eta haiei, gizarteak ez diela iskin egiten. Elkarrekin, gizarteko aniztasuna eta interkulturalitatea aberasteko lan egingo dute elkarteko kideek, horretarako baliagarriak diren ekintzak antolatuz. Kultura ezberdina duten pertsonen artean errespetua mantentzea da Irribarrekoen ustez, gakoa. «Hori lortzeko, ordea, elkar ezagutzea ezinbestekoa da, hori egindakoan kultura eta pentsamendu guztiak ulertzen direlako, pertsonen artean konfidantza sortzen delako eta horrekin guztiarekin bizikidetza. «Azken finean, elkarrizketarako, parte hartzerako, eta kulturen arteko tolerantziarako gunea izan nahi du Irribarrek», zehaztu du Hamid Tafzik, elkarteko idazkariak. Immigranteei zuzenduta Helburu horiek denak betetzen asteko, beste herrialdeetatik Beasainera etorri direnei zuzendutako ekintzak antolatzen hasi dira Irribarre elkarteko kideak. Tafzik azaldu [...]
Borondate eta nahi ezberdinak dituzten pertsonak elkartu, batzuek besteak ezagutu, eta batura bat sortu. Azken finean, «zuek eta gu izatetik, gu bakarrik izatera igaro. Bide horretan, ordea, asko dago egiteko, eta bi bideak batzen dituen zubia eraiki behar da». Lan hori egiteko sortu dute Irribarre elkartea: «Batzuen zein besteen beharrak elkarrekin asez aurrera egiteko, pertsona guztiek lagundu dezaketelako, irribarre batekin besterik ez bada».
Bost urte inguru daramatzate Irribarre elkarteko kideek kultura ezberdinekoen artean zubi lana egiten. Elkartea sortuta, lan horri «izaera legala, koherentea eta gardena» eman nahi izan diote. Herrira iristen diren musulmandarrak immigrante hutsak ez direla erakutsi nahi dute. Eta haiei, gizarteak ez diela iskin egiten. Elkarrekin, gizarteko aniztasuna eta interkulturalitatea aberasteko lan egingo dute elkarteko kideek, horretarako baliagarriak diren ekintzak antolatuz.
Kultura ezberdina duten pertsonen artean errespetua mantentzea da Irribarrekoen ustez, gakoa. «Hori lortzeko, ordea, elkar ezagutzea ezinbestekoa da, hori egindakoan kultura eta pentsamendu guztiak ulertzen direlako, pertsonen artean konfidantza sortzen delako eta horrekin guztiarekin bizikidetza. «Azken finean, elkarrizketarako, parte hartzerako, eta kulturen arteko tolerantziarako gunea izan nahi du Irribarrek», zehaztu du Hamid Tafzik, elkarteko idazkariak.
Immigranteei zuzenduta
Helburu horiek denak betetzen asteko, beste herrialdeetatik Beasainera etorri direnei zuzendutako ekintzak antolatzen hasi dira Irribarre elkarteko kideak. Tafzik azaldu duenez, «immigrante asko analfabetoak dira, eta haien kultura besterik ez dute ezagutzen, asko herrialde kulturalki oso itxietatik datozelako».
Etorkin horiei zuzenduta, prestakuntza ardatz duten ikastaroak antolatu dituzte. Badar Hijra, elkarteko lehendakariak, eman du eskola horiek antolatzeko dituzten arrazoien berri: «Beharrezkoa da etorkin analfabetoak prestatzea, euskara eta gaztelania ikastera bultzatzea, bizi zaren herriko hizkuntza ikasteak, hobeto komunikatzeko aukera ematen duelako, eta hala, arazoak ekidin ditzakegu».
Bide horretan, Helduen Alfabetatze Eskolako zuzendariekin ere elkartu da Tafzi, eta elkarlanean aritzea adostu dute. «Elkartera etortzen direnei eskolak eskaintzen dituen zerbitzuen berri emango diegu. Eskolak trukean, ordutegi malgua eskaintzen digu, adibidez», dio idazkariak.
Lanbide bat jakin arren, ikasten eta prestatzen jarraitu behar dela ere pentsatzen dute, eta ideia hori gainerako etorkinengana ere zabaldu nahi dute. Horretarako, profesional ezberdinak gonbidatuko dituzte elkartera hitzaldiak ematera.
Alderantziz ere bai
«Ezjakintasuna eta beldurra anaiak direla dioen esaera bat ere badago, eta horregatik, beldurrak uxatzeko, ezagutu egin behar dela aldarrikatzen dugu». Hala, beasaindarrek elkarteko kideen kulturak ezagutu ditzaten ekintzak antolatuko dituzte, «alderantzizko noranzkoan ere lan egin behar delako».
Arabiar hizkuntza eta kultura ezagutzeko eskolak emango dituzte, eta emakumeek kultura eta gizarte horretan duten papera zein den azalduko dute, «kanpotik begiratuta, oraindik ere jende askok uste duelako baztertuta bizi direla», argitu du Hijrak. Irribarre elkartean, ordea, guztiz kontrakoa gertatzen dela adirazi dute: «Emakumeek eta gizonek elkarrekin lan egiten dugu, denok maila bera dugu, eta horren adibide da, esaterako, elkarteko zuzendaritzan kargurik garrantzitsuenak emakumeen esku daudela. Gizonek baino ikasketa gehiago dituzte eta alfabetatze maila altuagoa».
Ramadama, lehen pausoa
Elkartea sortu ondorengo lehen ekintza Ramadamaren inguruan egin zuten Irribarre elkartekoek, abuztuan. Hilabete berezia izaten da musulmandarrentzat Ramadama, eta elkarteari berezko izaera emateko aprobetxatu nahi izan zuten. Hilabete guztian zehar afariak eman dituzte elkartean, baliabide ekonomikorik ez duten immigrante sinisdunei zuzenduta.
Beasainen mezkitarik ez dute errezurako, eta aurrerantzean, elkarteko erabilera anitzeko gela erabili ahal izango dute horretarako nahi duten kide guztiek: «Gela alfonbrarekin estali dugu erabat, eta hartara, gelaren zati bat errezurako erabili ahal izango dute nahi dutenek», azaldu du Hijrak.
Abuztuan zehar futbol partidak ere antolatu zituzten eta Ramadama agurtzeko afaria egin zuten Loinazko San Martin plazan. Haurrentzako ekintzen artean, integraziorako oso baliagarria izan den irteera ere egin zuten. Tafzik azaldu dunez, «irteeran immigrante askoren seme-alabak elkartu ziren, eta elkar ezagutzeko aukera izan zuten. Ordutik harremana sortu da haien artean eta, orain, elkar laguntzeko gai dira, haurrek ere beren berdinekin harremana izatea garrantzitsua delako». Aurrerantzean herriko beste elkarte batzuekin elkarlanean aritzeko nahia adierazi dute.













