Ismael Carro arabarrak irabazi du Enirio-Aralarren jokatu den hegaztia hil gabeko lehen lehiaketa
Lehendabizikoa izatearen zalantzak eta ondo irtengo ez ote den kirioak uxatzeko moduan dira Euskal Herrian Field Trial elkartekoak. Astebukaeran Enirio-Aralarren jokatu den ehiza txapelketaren helburu guztiak betetzat eman dituzte, eta aurre- rantzean segimena emateko gogotsu geratu dira. Gipuzkoan estreinako aldiz jokatu da hegaztia hiltzen ez den ehiza lehiaketa, Iratin (Zuberoa) asteburu honetan jokatuko denaren ezkontide, Euskal Herriko Basoetako Dama sarirako baliagarria. Lareo urtegi ingurutik (Ataun) irten, eta Enirio-Aralarko baso sailak izan dituzte jokaleku, larunbatean eta igandean. Bi egunetan 37 txakur ibili dira oilagor bila, paseko hegazti horixe baita lehiaketaren muina, muestra-zakurrekin batera, jakina. Lau txakur saritu dituzte, oilagorra aurkitutakoak, hain zuzen, «bestela ez baitago punturik, eta saririk ere ez noski», dio Ion Urteagak, Euskal Herrian Field Trialen lehendakariak. Euskaldunak bikain Parte-hartzaileen artean Ipar Euskal Herriko eta Frantziako zakur zale ugari zeuden, 18 inguru. Italian eta Frantzian du gaur egun indar handiena hil gabeko ehiza modalitateak, eta nabaritu da hangoen maila. Baina ezustekoa —eta emaitzak— Hegoaldeko zakurrek eta ehiztariek eman dute, eta lan «ederra» egin. Lau sarituetatik hiru Bidasoaz behetikoak dira: bi gipuzkoar eta arabar bat. Bestea donapaleutarra da, Nafarroa Beherekoa. Goierritarrak ere aritu dira lehian, baina aurreneko proban ez dute saririk erdietsi. «Partaide guztiak egon ziren txapelketaren mailan [CACT izendapen [...]
Lehendabizikoa izatearen zalantzak eta ondo irtengo ez ote den kirioak uxatzeko moduan dira Euskal Herrian Field Trial elkartekoak. Astebukaeran Enirio-Aralarren jokatu den ehiza txapelketaren helburu guztiak betetzat eman dituzte, eta aurre- rantzean segimena emateko gogotsu geratu dira.
Gipuzkoan estreinako aldiz jokatu da hegaztia hiltzen ez den ehiza lehiaketa, Iratin (Zuberoa) asteburu honetan jokatuko denaren ezkontide, Euskal Herriko Basoetako Dama sarirako baliagarria. Lareo urtegi ingurutik (Ataun) irten, eta Enirio-Aralarko baso sailak izan dituzte jokaleku, larunbatean eta igandean.
Bi egunetan 37 txakur ibili dira oilagor bila, paseko hegazti horixe baita lehiaketaren muina, muestra-zakurrekin batera, jakina. Lau txakur saritu dituzte, oilagorra aurkitutakoak, hain zuzen, «bestela ez baitago punturik, eta saririk ere ez noski», dio Ion Urteagak, Euskal Herrian Field Trialen lehendakariak.
Euskaldunak bikain
Parte-hartzaileen artean Ipar Euskal Herriko eta Frantziako zakur zale ugari zeuden, 18 inguru. Italian eta Frantzian du gaur egun indar handiena hil gabeko ehiza modalitateak, eta nabaritu da hangoen maila.
Baina ezustekoa —eta emaitzak— Hegoaldeko zakurrek eta ehiztariek eman dute, eta lan «ederra» egin. Lau sarituetatik hiru Bidasoaz behetikoak dira: bi gipuzkoar eta arabar bat. Bestea donapaleutarra da, Nafarroa Beherekoa. Goierritarrak ere aritu dira lehian, baina aurreneko proban ez dute saririk erdietsi.
«Partaide guztiak egon ziren txapelketaren mailan [CACT izendapen maila zuen], eta kasu honetan ez zen erraza lana egitea, lurraren gogortasunarengatik. Zakurrak lanean hasi eta berehala konturatu ginen oilagorrak bazirela, eta lan ederrak ikusi genituen», azaldu du Urteagak.
Bikoteka jardun zuten zakurrek, jabea atzetik zutela. «Bikote bikainak ikusi genituen; Neron de Ugartebetxi eta Roma aipatzekoak dira. Ikusgarria, baita ere, Nella de Mendi-Añezkar-ren lana, nahiz eta azkenean ez zuen oilagorra jartzerik izan, erabat iheskor zebilelako ordurako». Ariketa gogoangarriak ere izan dira Enirio-Aralarren. «Momentu ederrak izan genituen Biba de Buzuntza eta Sua de Iztingorri-rekin. Hiru aldiz oilagor bera aurkitu eta jarri zuten; biek alde banatatik jarri zuten, puntu bana eginez», gogoratu du Urteagak.
Bi multzotan bereizita ibili ziren lehiakideak, eta bi taldeetan aurkitu zituzten oilagorrak, ugari. CACT (lan lehiaketarako gaitasun ziurtagiria) aipamen bat ere eman zuten epaileek, Ismael Carroren Neron de Ugartebetxi txakurrari hain zuzen. Puntu gehien batutako hiru beste zakurrek bikain kalifikazioa lortu zutenez, Carro eta Neron atera ziren garaile, bi egunetako ororokorrean.
Lehiatzera joandako ehiztariez gain, gozoki baloratu dute antolatzaileek «inguruko zenbait oilagor ehiztari» zakurrak ikustera joan izana. Lehiaketan lehen parte-hartzea zuen Jokin azpeitiarra nabarmendu dute, Munategiko Ufo txakurrarekin, «handien artean lan txukuna» egin duelako.
Lehen esperientzia bikain gaindituta, «gustura» geratu dira antolatzaileak eta lehiakideak. Izan diren komunikazio gora-beherak konpondu, eta datorren urterako bigarren ekitaldia prestatzekotan dira.
SAILKAPENA:
Lehen eguna
- Ismael Carro (Amurrio)
‘Neron de Ugartebetxi’ Bikain CACT - Luis Maiz (Ikaztegieta)
‘Sua de Iztingorri’ Bikain - Titto Aizager (Donapaleu)
‘Biba de Buzuntza’ Bikain
Bigarren eguna
- Carlos Barahona (Andoain)
‘Adarmendi Ciro’ Bikain














