Besteik-pe, Manifa eta Segismundo taldeak, Legorretako gazte festetan
Legorretako Gazte Asanbladak ostiralean eta larunbatean gauzatuko du Gazte Festetarako antolatu duen egitaraua. Zapatu gaueko kontzertu indartsua nabarmentzekoa da, hiru talderekin: Besteik-pe, Manifa eta Segismundo Toxicomano entzutetsuak ekarriko dit...
Legorretako Gazte Asanbladak ostiralean eta larunbatean gauzatuko du Gazte Festetarako antolatu duen egitaraua. Zapatu gaueko kontzertu indartsua nabarmentzekoa da, hiru talderekin: Besteik-pe, Manifa eta Segismundo Toxicomano entzutetsuak ekarriko dituzte, 22:30ean, gaztetxera.
Egitaraua ontzeko eta batez ere kontzertua osatzeko «ahalegin ekonomiko handia» egin behar izan dutela jakinarazi du gazte asanbladak. Festa ostiral arratsaldean hasiko da.
Etziko, poker txapelketa (16:01ean; ordutegi deigarriak ipini dituzte), ume jolasak (16:58), txupinazoa (18:29), buruhandiak (18:32), pintxo lehiaketa eta afaria (20:26) eta karaokeea (23:34) iragarri dituzte.
Larunbatean, egun osoan
Gazte Festen bigarren jardunaldia, larunbatekoa, eguerdian hasiko da. Ordubietan lagunarteko bazkaria egingo dute, aurrena. Arratsaldeko bostak aldera kuadrillen arteko jokoak eta jolasak egingo dituzte, eta 18:18an batukada abiatuko da kalerik kale.
Kontzertuak 22:31n hasiko dira, hiru talderekin, gaztetxean.













