Carlos Mediavilla urretxuarrak irabazi du azokako argazki lehiaketa
Carlos Mediavilla urretxuar argazkilaria izan da Ordiziako azokan II. argazki lehiaketaren irabazlea, iraileko Euskal Jaietako aparteko azokan talogile batzuei ateratako argazkiarekin. Bigarren eta hirugarren sariak Ordizian geratu dira; Xabi Lasak jasoko du bigarren saria eta Iñaki Hidalgok hirugarrena. Gaiarekiko erlazioa, teknika eta sormena hartu ditu kontuan epaimahaiak epaia ematerakoan. Garaikurra, 400 euroko opari txekea argazkigintza produktuetan, 100 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako afaria jasoko ditu saritzat Mediavillak. Lasak 300 euro, 75 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako afaria irabazi ditu, eta Hidalgo 200 euro, 50 euroko balea eta bi lagunentzako afaria. Beste bost sari ere banatuko dituzte, laugarren sailkatutik zortzigarrenera. Olga Barrerasen argazki banak, esaterako, laugarren eta zazpigarren sariak jasoko dituzte, eta Iñaki Hidalgok, hirugarrenaz gain, bosgarren eta zortzigarren sariak ere jasoko ditu. Seigarren postua Miguel Caverok eskuratu du. Erakusketa azaro bukaeran Aurkeztutako lan guztien artean aukeraketa egin eta gero, erakusketa irekiko dute D’elikatuzen azaroaren 30ean, sari banatze ekitaldia egitearekin batera. Lehiaketa Ordiziako Udalak, Merkataritza eta Turismo sailak eta Ordiziako Azokaren batzordeak antolatzen dute, Ordiziako honako eragileen laguntzaz: Ordizian merkatari elkartea, Foto Josetxo Marin, Foto Ordizia, Foto Ikatz Imagina, Ortzadar Argazkigintza elkartea, D’elikatuz zentroa, eta Ordiziako Altamira, Haizpe, Hertza, Martinez, Txindoki, Zubibi, Aldasoro, Pottoka eta Pias taberna-jatetxeak.
Carlos Mediavilla urretxuar argazkilaria izan da Ordiziako azokan II. argazki lehiaketaren irabazlea, iraileko Euskal Jaietako aparteko azokan talogile batzuei ateratako argazkiarekin. Bigarren eta hirugarren sariak Ordizian geratu dira; Xabi Lasak jasoko du bigarren saria eta Iñaki Hidalgok hirugarrena. Gaiarekiko erlazioa, teknika eta sormena hartu ditu kontuan epaimahaiak epaia ematerakoan.
Garaikurra, 400 euroko opari txekea argazkigintza produktuetan, 100 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako afaria jasoko ditu saritzat Mediavillak. Lasak 300 euro, 75 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako afaria irabazi ditu, eta Hidalgo 200 euro, 50 euroko balea eta bi lagunentzako afaria. Beste bost sari ere banatuko dituzte, laugarren sailkatutik zortzigarrenera. Olga Barrerasen argazki banak, esaterako, laugarren eta zazpigarren sariak jasoko dituzte, eta Iñaki Hidalgok, hirugarrenaz gain, bosgarren eta zortzigarren sariak ere jasoko ditu. Seigarren postua Miguel Caverok eskuratu du.
Erakusketa azaro bukaeran
Aurkeztutako lan guztien artean aukeraketa egin eta gero, erakusketa irekiko dute D’elikatuzen azaroaren 30ean, sari banatze ekitaldia egitearekin batera.
Lehiaketa Ordiziako Udalak, Merkataritza eta Turismo sailak eta Ordiziako Azokaren batzordeak antolatzen dute, Ordiziako honako eragileen laguntzaz: Ordizian merkatari elkartea, Foto Josetxo Marin, Foto Ordizia, Foto Ikatz Imagina, Ortzadar Argazkigintza elkartea, D’elikatuz zentroa, eta Ordiziako Altamira, Haizpe, Hertza, Martinez, Txindoki, Zubibi, Aldasoro, Pottoka eta Pias taberna-jatetxeak.