Gazteekin bilduko dira ostiralean Gazte Txokoan
Ostiral arratsaldean gazteekin bilera bat egingo dute Legazpiko Gazte Txokoan, neguko ekintzak prestatzen hasteko. 17:00etan elkartuko dira, eta hezitzaileen hitzetan, aurtengo helburua, gazteen nahiak gertutik ezagutzeaz gain, «beraien autonomia gara...
Ostiral arratsaldean gazteekin bilera bat egingo dute Legazpiko Gazte Txokoan, neguko ekintzak prestatzen hasteko.
17:00etan elkartuko dira, eta hezitzaileen hitzetan, aurtengo helburua, gazteen nahiak gertutik ezagutzeaz gain, «beraien autonomia garatzen hastea da». Hori horrela izan dadin, ostiraleko bileran nerabeen parte harte aktiboa bultzatuko dute momenturo. Ekintzak pentsatzea ez da nahikoa izango, gainera. Aurten, ahal duten neurrian, gazteek eurek ekintzak aurrera ateratzea izango da Gazte txokoko arduradunen helburua. Adibidez, futbito txapelketa ospatzen bada, gazte antolatzaileak izendatuko dituzte eta horiek izango dira taldeak egin, izenak bildu, futbol zelaia gorde, txapelketa prestatu edota saria pentsatu beharko dutenak. Bilera herriko 12 eta 18 urte arteko gazte guztiei irekita dago.
Era berean, pasa den urriaren 19an Ate Irekien eguna ospatu zuten Gazte txokoan. 20 guraso bertaratu ziren eta lokaleko azpiegiturak eta zerbitzua ezagutu zituzten bertan.













