On kontzertu “orijinal” eta “majikoa” eskainiko dute igandean Legazpin
Igandean On ikuskizuna eskainiko dute Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok Legazpin. 13:00etan hasiko dute kontzertua Latxartegi aretoan. Egileek aurkeztu dutenez, “musika bizitzeko eta ulertzeko antzeko bi modu elkartzearen ondorioa” da On ...
Igandean On ikuskizuna eskainiko dute Pello Ramirezek eta Xabier Zeberiok Legazpin. 13:00etan hasiko dute kontzertua Latxartegi aretoan.
Egileek aurkeztu dutenez, “musika bizitzeko eta ulertzeko antzeko bi modu elkartzearen ondorioa” da On proiektua. Hiru zutabetan oinarritzen da: sorkuntzako bide berriak bilatu eta esperimentatzeko beharra, proposamen instrumental berritzaile eta orijinal bat aurkeztea eta espreski sortutako konposaketez eta herrialde desberdinetako folklorean oinarritutako hainbat doinuren erreakzioz osatutako errepertorio atsegina eta anitza eskaintzea.
1998. urtean elkartu ziren Pello Ramirez ordiziarraren eta Xabier Zeberioren bideak. Urtebete beranduago Alos Quartet hario laukotea sortu zuten, Francisco Herrerorekin eta Lorena Nuñezekin batera. Formazio honekin nazioarteko hainbat artistekin proiektu ugaritan aritu dira.
On proiektuan Nyckelharpa (Erdi Aroko Tekla bidezko biola suediarra) eta akordeoi kromatikoa elkartuko dituzte, sonoritate “orijinal” eta “Magikoak” sortuz.













