Arrasateko Otamendik irabazi du Zumarragako Buzkantza lehiaketa
Jose Ramon Otamendi, Arrasateko odolkigileak irabazi du Zumarragako 29. Buzkantza lehiaketa, Busca Isusiren omenezko 26.a. Sei buzkantzagile aurkeztu dira, Zumarragako Fernando Salegik bigarren saria jaso du, eta Jose Mari Debak erakusketa onenaren saria.
Epaimahaia goizean elkartu eta aurkeztutako buzkantzak dastatu eta gero, eguerdiko ordu batak pasata eman zuten jakitera irabazlearen izena. Ez da lehenengo aldia Jose Ramon Otamendi Zumarragako lehiaketara aurkeztu dela, baina irabazi duen lehenengo aldia izan da.
3. Pintxo lehiaketako sariak ere eman zituzte, Hirukia tabernak irabazi du aurtengoa.