Egun guztian zehar euria aritu arren, hainbat lagun gerturatu zen igandean Mutiloara, txerri azokaz gozatzera. Iñaki Ugalde Mutiloako alkateak jakitera eman duenez, goiz partean hutsik antzean zegoen herria, baina eguerdian jende dezente bildu zen pilotalekuan. «Eguraldia kontutan hartuta, jendeak ondo erantzun du, nire iritziz». Jende gehiena Goierrikoa zen, baina besteak beste, Azkoitiatik eta Tolosaldeko herrietatik joandako bisitariak ere ikus zitezkeen bertan. Goizeko hamarretatik aurrera ireki zuten azoka mutiloarrek. Iñaki Larrañaga eta Agustin Elortza trikitilariak arduratu ziren giroa jartzeaz, baina ez goiz partean bakarrik, eguerdian eta arratsaldean ere bai. Txerriak ikusgai Herrigunean zehar hainbat arrazako txerriak zeuden ikusgai. Helduen zein haurren arreta piztu zuten, baina jendeak, bustitzeko beldurrarengatik, ez zuen haiei begira denbora gehiegi pasatzen. Herritarrak zein bisitariak, batez ere, pilotalekuaren barruan eta elizaren aterpean ibili ziren. Pilotalekuaren barruan, herritar taldea bazkarirako menua prestatzen aritu zen goiz partean: babarrunak, azarekin, odolkiarekin eta saiheskiarekin. Bertakoen hitzetan «gaurkoa bezalako girorako menu ezin hobea». Haurrentzako, xolomoa eta patata frijituak egin zituzten. Bestalde, pilotalekuaren ondoan txerria erretzen aritu ziren zeregin horietara dedikatzen diren enpresa bateko kideak. Txerria zatitzeko eta zerbitzeko garaian, hainbat mutiloarren laguntza izan zuten. Eguerdiko hamabietatik aurrera eduki zuten aukera bertaratutakoek, erretako txerriaren pintxoak dastatzeko. Ugaldek aipatu duenez, «txerri laurdena soilik geratu zen [...]
24. aldia izan da aurtengoa; Ederrenan mineral, fosil eta harribitxiei eskainitako azoka izan da eta haurrentzako ekintza ugari ere izan dira....
Bihar eta etzi, berdintasunari buruzko ipuin-kontaketa saioak egongo dira liburutegian. Bi saioak, sei, zazpi eta zortzi urteko umeei zuzendatua egongo dira, eta 17:30ean hasiko dira. Bihar, Filomena musugorri, errege ipuina kontatuko du Maite Frankok, eta etzi, Nire etxea, zure etxea da. Bi saioetarako sarrerak liburutegian eskuratu daitezke.
zingizango.com• Urriaren 15ean Latxartegin izan zen saioa jaso du Bertsoa.com web orriak. Hona hemen: Ikusi hemen
Gipuzkoan asteburuko euri jasek zenbait kalte sortu ditu; Urretxun eta Zumarragan ere euria gogotik egin du, baina ez da nabarmentzeko moduko...
Lahar elkarteak antolatuta, Pakea Galdos gabiriarrak ikastaroa emango du aste honetan Zaldibian. Hiru eguneko jarduna izango da, gaurtik asteazkenera bitartean (azaroak 7, 8 eta 9). Hiruna orduko hiru saio izango dira, 17:00etatik 20:15era. Adinekoen m...
Larunbat-igandeetako sarreren ondoren, Lazkaoko Areria zineman gaur ere Bertsolari filma emango dute. 21:30ean da emanaldia. Ikusleen eguna denez, txartela merkeago egongo da gaur. Asier Altuna zuzendariaren filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten,...
Ataungo Herri Antzokian film emanaldia izango da gaur, astelehena, 21:00etan. La belle verte (‘Planeta librea) pelikula ikusi ahalko da, Frantzian 1995ean ekoitzia. Coline Serreau da zuzendaria, Vicent Lindon eta Serreau bera aktoreak, besteak be...
Beste istripu bat izandako lekuan, kamioilari bat zauritu zen, larunbatean, N-1 errepidean Gasteizerako norantzan, Itsasondo parean. Zapatuan 15:30ean aldera gertatu zen ezbeharra. Aurretik bazterra jota zegoen auto baten istripu lekuan laguntzen ari zen 40 urteko gizonezkoa, kamioitik jaitsi eta arrisku-seinaleak ipintzen. Atzetik zetorren kotxe batek jo zuen. Donostiako ospitalera eraman zuten.
Iñaki Azurmendi aizkolari arriarandarrak Euskal Herriko Maila Nagusiko Aizkora Txapelketa irabazi du. Sei segunduko aldea atera dio bigarrenari, Floren Nazabal nafarrari, eta ia bi minutu hirugarren egin zuen Juan Jose Lopezi. Azurmendiren bederatzigarren finala izan zen atzo Elizondon (Nafarroa) jokatu zutena, eta lehen aldiz jantzi du txapeldun handiaren txapela. Lehen enborretan “lasai eta presarik gabe” aritu zen beasaindarra, eta amaieran indartsu aritzeko. Finalaren aurretik iragarri zuen eztarritik “justu samar” zebilela eta saio garrantzitsua izan arren, ez zuen hasieratik gogor hasteko asmorik. Helburuak beteta, final ikusgarria eskaini zuten Azurmendik eta Nazabalek. Enborrren erdiak ebaki arte, Lopez joan zen aurrena hasieratik, seigarren enborrean Nazabal jarri zen aurretik, Azurmendi bigarren eta Lopez hirugarren. Ordutik aurrera, Azurmendi eta Nazabal ziren txapela irabazteko aukera gehien zituztenak. Azurmendik ongi ebaki zituen hiru oinbikoak, baina laugarren epaia egiteko bi aldiz itzuli behar izan zuen enbor gainean, eta bost segundora hurbildu zitzaion Nazabal. Hala ere, txapeldun-ordeak ez zuen etsi eta gogor eutsi zion erritmoari. Azkenaurreko enborrean hamahiru segundoko aldea zuen Azurmendik, eta Nazabalek erritmoa gogortu bazuen ere, ez zuen Azurmendi gailentzerik lortu, azkenaurreko kanaerdikoan epaia itxi eta buelta eman behar izan baitzuen nafarrak. Saioaren amaieran pozik agertu zen atzo Azurmendi, eta txapela Aitor Esnaolari eta Batis Kortajarenari eskaini [...]
Luis Domingo irakasleak emango ditu klaseak azaroan zehar; judaismoa, kristautasuna eta islamismoa aztertuko dituzte beste batzuen artean.
zingizango.com• Iaz bezala, aurten ere, Askalas taldeak jarriko dio kantu-afariari musika. Hil berri den Maripaz Aranguren euskaltzalea gogoratuko dugu kantu-afarian. ZingiZangoren kantu-afaria azaroaren 25ean izango da Aitxuri jatetxean eta be...
Fernando Salegi zumarragarra izan zen bigarren, eta Jesus Mari Debak eskuratu zuen aurkezpen onanaren saria; III. Pintxo lehiaketa Hiruki tabernak irabazi...