Dokumentu historikoak lapurtzea leporatuta 48 urteko pertsona bat atxilotu dute Zumarragan
Pasa den astean pertsona bat atxilotu zuten Zumarragan, balio historikodun doumentuak lapurtu izana leporatuta. Gipuzkoako hiru artxibategitatik, ustez, XVII eta XVIII. mendeetako gutun batzuk lapurtu ditu, besteak beste. Berri agentzien arabera, 200 gutun atzeman dizkiote atxilotuari. Bergarako polizia komisaldegian deklaratu ondoren, epailearen aurrera eraman eta aske utzi dute, epaiaren zain.
Berri agentzia hauek atzemandako dokumentuen “balio handia” azpimarratu dute. Dokumentuak Bergarako eta Loiolako artxibategietatik eta Donostian Zabala Etxeak duen bilduma pribatutik eraman omen zituen. Atxilotua gizona da, 48 urtekoa eta lan egiten duen Zumarragako lantokian atxilotu dute.